Bale Mikel,

Orduan orokorrean ados gaude. Esan bezala berak Sustatu izena hartu
zuen aintzakotzat, jakin ere ez zekielako oso ziur noren aurrean hitz
egin behar zuen.

Noski Sustaturi ezin zaiola "Aim big" aplikatu, bestela euskaraz utzi
eta ingelesez hasiko ginateke.

Baina ikasketa garrantzitsu bat jaso nuen bai: ez dela beldurrik izan
behar gurea bezalako toki txiki batetik mundura zabaltzeko. Baina
noski, teorian behintzat euskaldunok aspaldidanik dakigu hori, hasi
Ternuara joaten ziren arrantzaleetatik eta gaur egungo beste edozein
euskal enpresa internazional arte, nahiz eta oso sarritan ahazten
zaigun.

Gari

On 12/21/06, Mikel Elorza <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
>
> Nik nituen kezken inguruan aritu zara, Gari.
>
> Ganberrada --bikinidun neska-- hala ulertu nuen, eta egia esan garrantzi
> txikiena horri ematen diot.
> Gainontzeko gaiekin lehen esandakoa berresten dut: iruditzen zait ez dela
> Sustaturako eredu.
> "Sustaturako" korrejitu nuen, ez Sustaturentzat, Sustatu inor ez delako,
> baina bai gune hori egiten dutenak (alde bietan, esan nahi dut, nahiz eta
> koordenada euklidiarrek balio eskasa izan hemen). Imajinatzen dut oso morroi
> intereresgarria dela Ed, eta asko ikas daitekeela berarekin, baina zalantzak
> dauzkat ikasgai horiek beharrezkoak ote ditugun: Sustatun. Lanerako,
> enpresarako, gozamenerako, jakina, asko balioko dute.
> Nik ere labadora Taiwanen egindakoa erosiko dut Arrasaten egindakoa bezain
> ona eta merkeagoa baldin bada (Amatiñok lehengoan jardun zuen erosketa
> ohiturez, hemengoei erostea nahiago zuela, baina xehetasun inportantearekin:
> euskal herrian zergak ordaintzen zituztenen produktuak nahiago zituela;
> euskal enpresa horiek Txinan produzitutakoa barne, ulertzen dut nik). Zuk
> aipatzen duzun hipokrisia begien bistakoa da, baina alde guztietan.
> Volkswagen edo Reckitt "eramango" dituztelako kexu gara, baina autobusak
> Marokon merkeago egiten badira han egingo "ditugu" (Irizarko buruak duela ez
> asko esanda). Besteena deslokalizazioa da, gurea atzerriko merkatuak
> irabaztea.
> Baina, nik ere badut ñabardurarik: labadora erosiko nuke Taiwangoa. Tomatea
> ez, esparragoak ere ez --oso txarrak dira Txinatik  ekartzen dituztenak;
> erne zer erosten duzuen--. Produktuaren ezaugarriengatik (bestalde,
> konponente elektronikoei ireki beharko litzaizkieke merkatuak Hirugarren
> Munduko nekazaritza-produktuei, haiek eskatzen dute. Globalizazioa ere
> selektiboa da. Baina hor beste itsaso hani batean sartuko nintzateke...).
> Harira: ez nuke erosiko Taiwanen egindako periodikua, euskarara oso ondo
> itzulita egon arren. "Produktu" batzuen "fabrikazioan" eta osagaietan ez
> dute globalizazioaren parametro horiek balio, ez dute "merkeago egin ahal
> dena, egin" formulek balio. Niretzat behintzat. Merkatuaren legeak esparru
> jakin batzuetan ezarri behar dira, ez denetan. Eta Sustatu horien artean
> kontsideratzen dut nik.
> Hitzaldian zeundetenoi zuzendutako hitzak ei ziren Freyfoglerenak. Bai
> horixe. Baina, ohartu zara, nik ez nuen hitzaldiaz eta jaiaz hitz egin nahi,
> haren ondoren eztabaida bat planteatu baizik. Zalduaren hitzaldiarekin
> plantea daitekeen bezala, Ibanek hitzaldia eman izana komentatu behar izan
> gabe.
> (Baina hori hurrengo batean, bale?)
>
> Mikel
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to