Atzo komentatu zuten DVn (3 aste beranduago eta ezin laburrago, portzierto) nor de Sustaturen blog sariketaren irabazlea. Albiste laburra, baina eman die tokia erroreentzat: "Según el jurdo, el artículo premiado.." * http://tinyurl.com/y82qjs
*Josu.* * El día 21/12/06, Gari Araolaza <[EMAIL PROTECTED]> escribió:
Bale Mikel, Orduan orokorrean ados gaude. Esan bezala berak Sustatu izena hartu zuen aintzakotzat, jakin ere ez zekielako oso ziur noren aurrean hitz egin behar zuen. Noski Sustaturi ezin zaiola "Aim big" aplikatu, bestela euskaraz utzi eta ingelesez hasiko ginateke. Baina ikasketa garrantzitsu bat jaso nuen bai: ez dela beldurrik izan behar gurea bezalako toki txiki batetik mundura zabaltzeko. Baina noski, teorian behintzat euskaldunok aspaldidanik dakigu hori, hasi Ternuara joaten ziren arrantzaleetatik eta gaur egungo beste edozein euskal enpresa internazional arte, nahiz eta oso sarritan ahazten zaigun. Gari On 12/21/06, Mikel Elorza <[EMAIL PROTECTED]> wrote: > > Nik nituen kezken inguruan aritu zara, Gari. > > Ganberrada --bikinidun neska-- hala ulertu nuen, eta egia esan garrantzi > txikiena horri ematen diot. > Gainontzeko gaiekin lehen esandakoa berresten dut: iruditzen zait ez dela > Sustaturako eredu. > "Sustaturako" korrejitu nuen, ez Sustaturentzat, Sustatu inor ez delako, > baina bai gune hori egiten dutenak (alde bietan, esan nahi dut, nahiz eta > koordenada euklidiarrek balio eskasa izan hemen). Imajinatzen dut oso morroi > intereresgarria dela Ed, eta asko ikas daitekeela berarekin, baina zalantzak > dauzkat ikasgai horiek beharrezkoak ote ditugun: Sustatun. Lanerako, > enpresarako, gozamenerako, jakina, asko balioko dute. > Nik ere labadora Taiwanen egindakoa erosiko dut Arrasaten egindakoa bezain > ona eta merkeagoa baldin bada (Amatiñok lehengoan jardun zuen erosketa > ohiturez, hemengoei erostea nahiago zuela, baina xehetasun inportantearekin: > euskal herrian zergak ordaintzen zituztenen produktuak nahiago zituela; > euskal enpresa horiek Txinan produzitutakoa barne, ulertzen dut nik). Zuk > aipatzen duzun hipokrisia begien bistakoa da, baina alde guztietan. > Volkswagen edo Reckitt "eramango" dituztelako kexu gara, baina autobusak > Marokon merkeago egiten badira han egingo "ditugu" (Irizarko buruak duela ez > asko esanda). Besteena deslokalizazioa da, gurea atzerriko merkatuak > irabaztea. > Baina, nik ere badut ñabardurarik: labadora erosiko nuke Taiwangoa. Tomatea > ez, esparragoak ere ez --oso txarrak dira Txinatik ekartzen dituztenak; > erne zer erosten duzuen--. Produktuaren ezaugarriengatik (bestalde, > konponente elektronikoei ireki beharko litzaizkieke merkatuak Hirugarren > Munduko nekazaritza-produktuei, haiek eskatzen dute. Globalizazioa ere > selektiboa da. Baina hor beste itsaso hani batean sartuko nintzateke...). > Harira: ez nuke erosiko Taiwanen egindako periodikua, euskarara oso ondo > itzulita egon arren. "Produktu" batzuen "fabrikazioan" eta osagaietan ez > dute globalizazioaren parametro horiek balio, ez dute "merkeago egin ahal > dena, egin" formulek balio. Niretzat behintzat. Merkatuaren legeak esparru > jakin batzuetan ezarri behar dira, ez denetan. Eta Sustatu horien artean > kontsideratzen dut nik. > Hitzaldian zeundetenoi zuzendutako hitzak ei ziren Freyfoglerenak. Bai > horixe. Baina, ohartu zara, nik ez nuen hitzaldiaz eta jaiaz hitz egin nahi, > haren ondoren eztabaida bat planteatu baizik. Zalduaren hitzaldiarekin > plantea daitekeen bezala, Ibanek hitzaldia eman izana komentatu behar izan > gabe. > (Baina hori hurrengo batean, bale?) > > Mikel _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
-- [EMAIL PROTECTED] http://www.blogak.com/josu
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
