2006/12/27, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]>:
Garik:
<Ondo da. Badirudi ados gaudela oinarrian. Balorazio kontuetan
bakarrik
<dauzkagu iritzi desberdinak.
-- Bai. Bezeruak hornitzaillian zerbitzua "objetibatzeko" aukeria
jakak, horrek objetibazaziñuok normalian subjetibo xamarrak izaten diran
arren. Baiña holaxe dok.
<Neretzat katastrofikoa da nere telefono
<konpañiak zerbitzu txarra garesti kobratzea eta zuretzat
katastrofe
<haundiagoa da telefono konpañia baskorik ez edukitzea.
-- Nere ustez Euskaltelek, funtziño telefonikuaz gaiñera, funtziño
sozial eta sinbolikua batetzen jok. Euskal gizartean holako hainbat enpresa
eta sektore jakaguz. Hau dok, euren funtziño propiua betetziaz gaiñera
(euskal egunkarixak euskerazko informaziñua, esate baterako) beste funtziño
sozial eta sinboliko batzuk betetzen dittuenak.
Funtziño horiek publizidadian bittartez ondo sartu detsuez Euskaltel holan
defendatzeko... bere target-an bete-betean zagozela pentsatzen dot... :)
Eta nik uste juat, bene-benetan, eztabaidagarri izan leikian
funtziño sozial eta sinbolikua alde batera lagata, EUREN FUNTZIÑO PROPIOA
ONDO BETETZEN DABEN EUSKAL ENPRESEN ARTEAN EUSKALTEL DALA LEHIAKORTASUN
OBJETIBUEN RANKING-EAN ONDUEN KOKATUTA DAGOZENETAKO BAT.
Telefono konpainia bat aukeratzeko, Euskal Herrian funtzionatzen dabena, ala
euskal enpresa izan behar da? Igual hor dago gakoa. Nik, lehenengo eta
behin, zerbitzu hobea nork ematen didan kontutan hartzen dot.
Hasieran, danek zerbitzu iguala emango zebelakuan, Euskaltelen mugikorrak
hartu genuzen, aittak, amak eta hirurok. Etxeko jangelan ezegon
estaldurarik*, Untzagan ezta, eta Errioxan ezta. Horregaittik pasau nitzan
Movistarrera, eta esperientzia ikusitta, gurasuek bardin ein eben. Aparte,
susmo gaizto batzuk izan nittun... baña susmoak baño ez.
*Estaldura= cobertura (Euskaltelen liburuetan holan azaltzen zan).
Balio sinbolikoak balio dezta bi produktu berdintsuren artean aukeratzeko
orduan, baña ez du produktu txarra on bihurtzen.
Objetiboki, Euskaltelekin esperientzia oso txarra euki neban. Orain ez dakit
zelan funtzionatzen daben, agian primeran, baña bere balio sinbolikoagaittik
ez naiz hasiko probak egitten, nirearekin arazorik ez dakadalako. Aldatzeko,
balio erantsi bat bihar dot: daukadana baño zerbitzu hobea.
Josu.
Nere ustez Euskaltel gehixago dok bestelako telefono-enpresa guztien
artian (hau da, bere konpetentzia zuzenaz alderatuezkero) iñundik be
eztabaidatu ezin leikiazen beste euskal enpresa edo sektore batzuk euren
merkatuan baiño.
Baiña tira...
Amatiño
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
--
[EMAIL PROTECTED]
http://www.blogak.com/josu
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]