Argi geratu da hau ikusteko modu diferentia dakagula. Berria, Euskadi
Irratia, ETB1... eta Euskaltel, kontsumitzeko gai naiz balio
sinbolikoagaittik, denboralditxo batez. Baña azkenian, balio sinboliko hori
anekdotikoa izatera pasatzen ez bada (hau da, merkatu-legez lehiakorra
izatea lortzen ez badau) ez daka etorkizunik.

Euskal prentsak etorkizuna du benetako beharra bada, eta ez, gure
abertzaletasuna islatzeko erraminta baino ez bada. Euskaltelek etorkizuna
izango dau, bere zerbitzua lehiakorra bada. Bezeroak lortuko ditu balio
sinbolikoagaittik (gure etxian hala izan zan) baña gero bere zerbitzuak
konbentzitu behar dau.

Jendeari ezin zaio eskatu bere kontsumoa (dela prentsa, telefono-konpainia
edo dana-dalakoa) militantziagatik egitea, ze, hala bada, Amatiñok eta beste
pare batek kontsumiduko dabe.

Oso txalogarrixa da zure belaunaldixak eindako esfortzua, baña hori ez da
arrazoi gaur nik Euskaltel kontratatzeko. Euskadi Irratia entzuten dot eta
ETB1 ikusi baitta. Baña, zin dagizut, ez dot militantziaz egiten. Hasieran,
akaso, bai... baña gero produktuak konbentzitu behar zaitu.

Militantziaz erosi nituen Berriaren lehen aleak... baina gaur egun neretzat
ez da funtzionala egunero paparezko prentsa erostea, eta ez dot erosten.
Militantziaz kontratatu nuen Euskaltel mugikorrendako, baina gero, produktua
ez zitzaidan gustatu (kobertura eskasa), eta merkatu-legez aldatu nintzen
Telefónica de España-ren Movistar-era. Ba bai... euskalduna izateak bultzada
merezi du, baina ez betiko barkamena bere kalitate eskasari, eta hori,
euskaraz lan egiten dutenek, gero eta argiago dute: bere produktuak
euskarazkoak behar dute izan... baina erdaldunekiko lehiakorrak ere. Hala
ere... Asier Sarasuaren erantzuna gehituko nuke hemen:

"baiña Argia euskeraz da
Berria euskeraz da
EITB euskeraz da

Bestiak emoten ez desten zeozer emoten deste.
Baiña zer emoten desta Euskaltelek?"


ETB 1, Euskadi Irratia, Berria... edo euskarazko blog batzuek, arrakasta
dute euskaraz direlako eta (gutxienez) maila onargarri bat dutelako.
Euskararekiko militantziak baino, produktuak konbentzitzen bagaitu, ez izan
zalantzarik euskara bizi dagoen seinale izango dela. Uste dot, eta pentsatu
nahi dot, horretarantz goazela.

Josu.


PD: San Mamesen gustora, ezta?


2006/12/27, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]>:

 Ondo habil. Baiña xehetasunen bat falta jak.

Egixa dok, funtziño sinbolikua Euskaltelen aurrekua dala, eta Euskaltelek
funtziño sinboliko hori landu duala.

Baiña ez dok egixa "Euskaltelen inguruko funtziño sinbolikua ez dozu zeuk
eraiki, Euskaltelek baizik". Hain zuzen be NI (nere belaunaldixa) nok
funtziño sinboliko horren eraikitzailietako bat.


Hemen jeneraziño oso bat daok, arrazoiz ala ez, asmatuz ala ez, euskal
prentsa, euskal irrati telebista, euskal komunikabideak, euskal sarea,
euskal zuntz optikoa, euskal komunikabide-sistema osuan premiñia oin dala 30
urte aldarrikatu eta abian jarri dabena. Neri ez destak Euskaltelek burua
jan. Euskaltel dok belaunaldi oso baten aldarrixen frutua.

Beste gauza bat dok, gero, zein izan dan arlo batian edo bestian lortu dan
emaitza. Eta zer egin dan txarto --edo ez hain ondo-- hik beste modu batez
apreziatzeko eta merkatu-lege soillez erabagitzeko.


Nik ez jittuat sekula Argia, Berria, EiTB edo Euskaltel bezero-iritzi hutsez
ikusiko. Hori egiñezkero, Argia marginala dok, Berriak ez najok informatzen,
SER Eusko Irratia beziñ ona dok, ETB baiño hobia dok T5, leku ez
komertzialetara heltzen dan Euskaltel saria kixotismo hutsa dok eta,
azkenian, "el mercado proveerá".

Hik guztia martxan ezautu dok. Baiña oin dala berrogei urte ez jeguan
ezer.

Ni seguru naok oin dala 40 urte nik neukala errezoia. Bihar bada, hik
dakak orain. Denborak aldatu egitten dittuk. Baiña ez nok bape damutzen. Hik
nun aukeratu dakak. Aurrekoeri esker.

Amatiño

Oharra. Eta oin, ogibittartekua hartu eta San Mamesera najoiak semiaz.
Bajakixat ez dala merkatuan legia...





-----Mensaje original-----
*De:* [EMAIL PROTECTED] [mailto:
[EMAIL PROTECTED] nombre de *Josu Mendicute
*Enviado el:* miércoles, 27 de diciembre de 2006 17:51
*Para:* Eibartarrak zerrenda
*Asunto:* Re: [eibar] Euskarazko kirola Euskaltelen kablean

Baña... Euskaltelen inguruko funtziño sinbolikua ez dozu zeuk eraiki,
Euskaltelek baizik. Zeuk barneratu ein dozu, eta bistan danez, primeran
gañera.

Funtziño sinbolikua noski Euskaltelen aurrekua dala, kontua da,
Euskaltelek ondo erabilli dabela funtziño hori zu ta beste bezero asko
lotzeko. Eta ez dot kritikatzen... Euskalteleko marketingean nik neuk
berdiña eingo nuke. :)

Eta, barriro be, ez dot ukatuko neuk be barneratzen dodala funtziño hori,
baña ez zeure neurrixan. Hasieran Euskaltel aukeratu baneban, zeure arrazoi
horiengaittik izan zan.

Josu.



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]




--
[EMAIL PROTECTED]
http://www.blogak.com/josu
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to