Kaixo Amatiño:

Neri hire mezuak orokorrian gustatzen jatazak, batipat, ikasle naizen 
aldetik (eibarrera, idazketa, eta abar). AHT izenburuz idatzi duan azken 
honek ostera, ez juat uste hire lan idatzien erdiko mailara urreratzia 
lortu dabenik, betibe, nere ustian. Mezuotan baiña, formakuntza eta 
eboluziñuan dakarazen (nahia bai behintzat) nere pentsamoldiak erasotzen 
dittuen kontutxuak idazteko berezko ohittura dakak eta erantzun 
biharrian lagatzen nauk. Oinguan, 3. puntuari erantzutiak luzetxo joko 
leukek eta AHTetik kanpora eskumarako bihurgune batian deskarrilatzia 
dok, politikaren amildegixan bertan.

1. Bideragarrittasuna, iraunkortasuna, kontsumua, ekologia, 
erabilgarrittasuna...izan be, AHTaren alde egoteko oiñarrizko errazoiak 
dittuk. Beraz, alde egon eta "deszerebrau" bat izan ezian, argi euki 
biharreko kontuak dittuk eta bihar bada, baten batek hala izango jittuk, 
baiña nunbaitt gordeta eta isilpian erabiliko jittuek errazoiok, ez 
jittuat-eta iñun topau.

Proiektua pribaua izan ezkero, hauxe kontuau ez litzakek harritzekua, 
biharrezkua eta normala baiño, baiña publikua dan aldetik, grabia dok.

Ni kontra nagok, esku tartian euki doten informaziñuak ez jestak beste 
eritxirik ahalbidetzen eta berriro be errepikatuko juat..hik aittu barik 
jarraitzen dok eta:


- Proiektua bideragarrixa ez dalako. Oso oso garestixa dok. Bai 
eraikitzeko, bai mantentzeko, bai funtzionatzeko eta bai billetia erosteko.
- Energia elektriko exajeraua biharko dabelako eraikitzen kriston 
dirutza gastau ostian  (energia nuklearra eta berriztagarrixak ez diran 
beste batzuk justifikatuz), sistema energetiko fosila "betikotuz" (beti, 
noiz arte dok?).
- Garraio sistema ez dalako era global batian ulertzen. Eta proiektu 
honek ez dittualako egungo arazo nagusixak konpontzen.
- Eragin ekologikuak aurrikusitta ez dagozelako. Egin eta eragin, eta 
gero gerokuak.


Ez juat administraziño publikuan aldetik, iñun, iñoiz, iñola 
oiñarri-oiñarrizko hónek, ez irakurri, ezta entzun be. Eta bila ibili 
nok. Badaok zeoze EJan weborrixetan, baiña oso hankamotz. Oinguan diñok 
"beste batzuk" errazoi berberekin kontrako iritxira heltzen 
dirala...Zelan? Zeintzuk dira "beste batzuk"? Izen-abizenak jittuek? 
Datuak, azalpenak, ikerketak...mesedez.


2. Ustiak erdixa ustel. Kostata izan dalako ez dok hobiagua. Hogei 
urtian erre-ke-erre AHT egin deiñ, eta zer pasau dok hogei urtian 
oiñarrizko errazoiekin? Bardiñak zittuan oin 20 urte?
Subirautza pertsonena dok, nun esan juat ba kontrakorik? Lurraldearekiko 
subirautza = lurraldian subirautza? Heuretako izango dok

Subirautza horri helduz, ez juagu esangura gu gainontzeko europarrak 
baiño listuaguak, guapuaguak edo hobiaguaguak garanik. Urtenbidia 
garraio-sare-publiko-sistema-global (garraio eraginkorra, publikua, 
merkia, ekologikoa) bat egittia badok, ez dok guretako bakarrik hobia 
izango. Horrela, nahixago juagu Europako beste eskualdetarako be bide 
hori hartzia, AHT nuklearra barik. Eibarren, Deban edo Zumarragan montau 
eta Calatayuden, 3-4 garraio aldaketa azkarrez egiteko moduan. Kotxia 
hartzia ezta okurridu be egitteko moduan.


3. Ezagun dok, nere eritxi politikorik ezagutzen ez duana, eta nere 
ustian, errezegi, arinkiegi epaitzen eta neurtzen dittuk pertsonak. Kasu 
honetan, ni. Heure asmuak ez jittuat ezagutzen eta gaiñera, guztiz 
bardin jatazak. Nik heu mintzeko idazten ez doten moduan, heuk be ez 
juat uste asmo horretan ibiliko haizenik. Dana dala, ohartxoa bueltatuz, 
ez nauk ezertan mintzen, nere eztabaidako argumentuak indartu besterik 
ez dok egitten eta.

la-rai-loilaaaai baldincha ta subjuntivo, jo-ér, badintza 
badakiguuuuuu!!!!!!!!!!!

Baldintza perpausak idazten dittuk eta gero, historixaren gaiñeko 
ezjakintasuna, xinple bat naizena, edo sakontasunak ekologiarako 
gordetzen dittudala lasai ondorioztatzen dok. Perpausok zuzenak dittuk 
asmatutako baldintzok bete ezkero, baiña betetzen ez diranez, ondorixuok 
egixakin daken erlaziñuan hutsaren hurrengua dittuk.

la-rai-loilaaaai

Egixa esateko heure hau mezuau ez erantzuteko modukua dok, baiña heure 
asmakuntzako hitz jokuek egixa uxatzen dabenez, ezin be erantzun barik 
geldittu.

Baiña gaixak ez nahasteko (eta ez luzatzeko), beste mezu batian bialduko 
deuat.

AHTakin jarraitzeko, berez hasteko biharrezkuak diran puntuak, badakik:

- Bideragarrittasuna
- Erabilgarrittasuna
- Iraunkortasuna
- Ekologia

eta ondiokan baten batek aittu ez bajok, jo egik barriro Sam! : 
bideragarrittasuna, erabilgarrittasuna, iraunkortasuna, ekologia, 
energia-itturrixak...

Gure eztabaida prozesua etenda, suspentsoan lagako juagu, oiñarrizko 
baldintzak alboratzen diran bittartian.

Bihurgunerik EZ!!!!


Asier Arregi





Amatiño(e)k dio:

>Kaixo Asier:
>
>Aurretik esan bihar deuat gustau jatala erantzuna. Bat etorri geinkiaz ala
>ez, baiña hori beste kontu bat dok. Nere aldetik bizpahiru xehetasun.
>
>1. Jarraitzen juat jakin barik zergaittik haguan kontra. Bidegarritasuna,
>iraunkortasuna, kontsumua, ekologixia... aittatzen  dittuk, baiña errezoi
>berberak erabillitta beste batzuk justu kontrako iritxira heltzen dittuk.
>
>2. "Europarrei proiektuaren ankerkerixia arpegiratuko gentsekek, gure
>lurrealdearekiko subirautza aldarrikatziaz batera, eta dirutza hori garraio
>plangintza global zentzudun batian gastau". Jakiña, holan esanda...
>   Baiña beste batzuk uste juagu proiektua ez dala ankerra, aspaldi egin
>biharrekua baiño;  arpegiratu ezezik hemendik pasatu deiñ nahi dogula;
>subirautza ez dala lurraldiana pertsonena baiño eta, hain zuzen be, horixe
>nahi dogula eta inbertsio hori gure artian egin deixen ahalegindu izan
>garala atzenengo hogei urtian. Eta, kostata, nahiz-ta berandutxo, lortu
>dogula.
>
>3. "PP española dok... Frantziako eskuma...eta Nafarruako UPN... baiña
>heuren fundamentuetan ez dittuk iñola
>Euzkadikuak".
>   Ez jakixat ingurumenaz asko dakian, baiña hik hire herrikidieri euren
>aukera politikuen arabera onartzen badetsezak --ala ez-- euren euskal
>fundamentu politikoak... aitzen juat hire fede demokratiko urrixa eta
>konturatzen nok ez dakiala historixaz  askorik.
>  Hik errez aitzeko: 1950eko hamarkadan Arrasaten kriston iraultza izan
>zuan. Batzuk betiko enpresa-sistemia defenditu juen eta beste batzuk ziharo
>diferentiari ekin jetsen. Danak zittuan euskaldunak, danak zittuan fededunak
>eta danak "ordeneko" jendia. Baiña tradiziño politiko diferentietakuak
>zittuan. Diferentzia hori bereizteko gauza ez bahaiz, xinple bat haiz edo
>hire sakontasun guztiak ekologixarako gordetzen dittuk.
>
>   Amatiño
>
>
>_______________________________________________
>Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
>http://www.eibar.org/zerrenda
>
>harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>  
>


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to