Josu Mendicute(e)k dio: > Izenburua irakurri dotenian beste gai bat etorri jata burura. Batez be > lelengo bi hitzekin: desiñusiñua ta lotsia. Hori da sentitzen dotena > Madrilgo atentatu indiskriminatuan ostian. Nola jarri leike bonba bat, > jakin barik zeñen kontra doian be? Diskutitzeko gogua ta guzti kendu > dezta... baña bota biharra nekan nunbaiten: ez dago eskubiderik. > Basakeria bat da. > Neuk be, Mendicuteren moduan, izeburua irakurtzian lau terminala nekan goguan. Gero, Oierren inuzentadiakin barre piskat behintzat.
ETArena logika militarra dok (militarki be ilogikua leikena). Zetapek ez dau pauso objektibo nabarmenik emon bedratzi hilabetian eta gaiñera, Aznarrek bere negoziaziñotan emandako pausuen (presuen gerturatze apur batzuk) azpittik dabillelako, bere tinkotasunaz harrotu izan da oin dala gutxi espaiñiarren aurrian. Ez dakit ze puntura arteko konpromisoak hitzeginda dagozen, baiña zer pentsatua be euki biharko leuke, gehixago edo gitxiago, hitzegindakuaren arabera. Bere erantzuna, erakunde armatu dan aldetik, ekintza armatuz egin dau ETAk. Desastria, porrota (batipat bi ekuatoriarren familixentzat). ETAk Esapaiñian eragin haundixa euki leike, hurrengo gobernua PPri errezteko modukua. PPren posturak indartzen dira horrelako ekintzekin, eta Euskalerrixan egoera ezertan hobetzen, nabarmenki kaltetzen baiño. Ekintza honek PPri jokua ematen detsa, halakuak pasatzia PPri komeni jako. Hildakuekin hobeto. Euren errazonamenduak hobetu eta indartzen dittue. Poza, Euskalerrixan etsai haundixenek hartzen dabe. Eta tristura, euskaldunon gehixengo ixa totalak. Gatazka eta sufrimendua betikotzeko arriskua hortxe dago. Militarrik EZ gure politikan, ez batekuak eta ez bestekuak !!! Asier Arregi _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
