At 19:41 2007/01/03, you wrote: >Garik: >> Ez da hori Javier Ortizen tesia. Hark dio benetako militarrek ETAk baino >> inteligentzia gehiago erabiltzen dutela (nahiz eta militar eta >> inteligentziatermino kontrajarriak diren): > ><http://www.javierortiz.net/jor/apuntes/dos-mesas-segunda-parte>http://www.javierortiz.net/jor/apuntes/dos-mesas-segunda-parte > > --- Hain zuzen be badaok esaten duanik IRA eta ETAn arteko diferentziarik > haundixena zera dala (edo zala). IRA (Irish Republican Army) ejerzitua dala > eta ETA, ostera, ez. > >Amatiño
Logika militarraz, berriz ere, Eneko Bidegain bere blogean: http://www.berria.info/blogak/eneko/?title=logika_ezin_ulertuz&more=1&c=1&tb=1&pb=1 Niri dagokidanez, martxoan hau idatzi nuen: "Dexenteko desilusioa ere hartu nuen aurreko su-etena hautsi zenean. Oraingoan, ez, hausten bada, ez nau sorpresaz hartuko." Ref: http://www.eibar.org/blogak/luistxo/512 Hala izan da. Oporretan hartu ninduen, baina ez zidan sorpresarik eragin. Tristura bai, eta asperdura... Inteligentzia edo logika militarraren faltaz dihardugularik, nik esango nuke Zapaterok ere ez duela logika edo inteligentzia gehiegirik erakutsi, inteligentzia pertsonal, militar edo estatalik. Inteligentziarik ez, alegia. Espainiako demokrazia honetako gobernuburu guztiek izan dute tentazioa, bakoitzak sinesteko bera izango zela ETAren amaiera akta sinatuko zuena. Zapaterok ere hori pentsatu zuen, baina, aurreko batzuek ez bezala, atzamarrik mugitu gabe lortuko zuela sinetsi ere! Aznar berak ere mugimendu gehixeago erakutsi zuen: PSOEk bideo batez hark baino gutxiago egin zuela erakutsi zuenean aurtengo udazkenean, horixe izan zen mezua. "Hura mugitu zen, gu ez". Hain inteligentzia eskasa... nola liteke? Ze buru du Zapaterok? ze aholkulari edo ministerio ditu berarentzat lanean? Hala ere, hantusteak puztutako gobernuburu bat baino gauza okerragorik bada. Umiliatutako eta erretxindutako gobernuburua. Aznarren azken agintaldia horren lekuko: umiliazioa sentitu zuen, ez ETAk su-eten hura hautsi zuenean bakarrik, baita 2001eko maiatzeko hauteskundeetan Eusko Legebiltzarrerako Mayor Oreja eta Redondo Terreros erridikuluan utzi zituenean Ibarretxek. Eta erretxina, ez horrek bakarrik, baita ETAk zinegotziak bata bestearen atzetik hilez, horrek ere gogortu zuen bigotedun gizon triste hura. Erresumin haren ondorioak zein diren badakigu. Zein ote dira Zapateroren erresuminarenak? Aznarianoa izango ote da bere erreakzioa? Ala talante hutsalarekin jarraituko du? Gaur entzun dudanean Barajastik berbetan, sosiiiiiiiiuz, dos-por-horako belozidade ustez solemne horretan berdin segitzen duela iruditu zait. Desio bat: inteligentzia izpiren bat ikusiko ahal du Zapaterok! Eta aholkulari hobeak. Luistxo _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
