Euskara sendo finkatu barik egoera normalizatu batean, gazteleraren hedapena
bermatzeari zentzu bakarra hartuko nioke: gizarte helduan aldaketak egiteko
aldagaien artean, errazagoa da ideologia politiko baterako hurbilketa
prozesu bat errotuta dagoen hizkuntza batekin (gaztelera) batera beste bat
(euskara) ezartzea baino.

Hau da... erraza litzake:
-Olentzero habla castellano para tí, porque basta que pidas el regalo a
olentzero para que seas vasco... mira como nos abrimos a tí...

Beste hau baño:
"Dela dena zure ideologia... nahiz eta olentzerori zein Errege Magoei edo
Papa Noeli eskatu opariak... egizu euskaraz".

Zoritxarrez lehenengoa da normalagoa. "¿Qué has pedido al Olentzero?" Nik
nahiago nuke kanpotik etorriko batek galdetuko balit. Eta hemen zeuk bota
eta nik erantzundako kasu hau da, nere ustez, ETB 2ren filosofiaren isla:
agurrak euskaraz, hitz euskalfono batzuk sartu...

Frontera > Muga
Navarra > Nafarroa
Telediario?> Teleberri

...eta errealitate sozialera egokitu (euskal kulturaz ez daki ezer
gizarteak? ba guk ere ez). Baina ETB 2k kutsu euskaldun hori duenez,
sasi-euskaldunak asetzea erraza da. ETB2 ikusten duzu... hau da, Euskal
Telebista. Hortaz, euskalduna zara, zorionak!

Josu.



Imanolek:
  Erregeek erdaraz eta euskeraz egitten dabe. Bizarzuriak munduko hizkuntz
guztixak. Olentzerori nik bakarrik euskaraz aditu detsat, azkena Gasteizko
desfilearen ostean. Munduko euskaldun elebakarra ei da.
   Ez dakit, ez dakaraz ideiak garbi. Erdaraz be egin beharko leuke? Nik,
boteprontoan, zera diñot, eta zergatik ez?

   Imanoltxu.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to