Ez dut oso argi ikusten zergatik izango ginatekeen energetikoki independienteago zentralek erre behar duten gasa inportatuta elektrizitatea inportatuta baino. Beste hainbeste olioa, ikatza edo uranioari dagokienez ere.
Amatiño, Nafarroako zifra horiek nondik atera dituk? Nik dakidala, haize-zentraleek ekoizten duten energiaren % 90 alferrik galtzen da, besterik gabe. Hori bai, gobernuak, Kyotoko konpromisoen ildotik antolatutako antzerki erraldoi honetan, dirulaguntza apartak ari dira banatzen haize-zentralak instalatzeko. Enpresek argiasko ikusi ditek mauka: egin ditzagun. Azpiegituraren gastuaren zati handienak lau sosetan irtengo digu. Produkzio-gastuak, mantentzekoak baino ez dira apenas. Amortizazioa oso ona da. Benefizioa, txikia izanagatik, garbia da (hori da, izan ere, energia horrek daukan garbitasun garbiena). Baina bada gehiago: beti bezala (ikatza erreta, alegia) ekoitzi den energia, energia 'berde' moduan saltzeko aukera, garestiago noski. Egunen batean zabalduko da ondo hau guztia eta irekiko zaizkio askori begiak. Ez dugu energia-iturri nahikorik gure bizimoduari eusteko, eta ez dagoenetik, ezin atera. Are gutxiago energia (badakizue, ez sortu, ez iraungi). Bien bitartean, segi antzezlanari begira. Doakoa da (oraingoz). Irtenbide bakarra kontsumoa jaistea da. Baina, laguna!, hori ukiezina da. Makinak abian dirauen bitartean bakarrik bizi da gure sistema ekonomikoa. Rafa >From: Amatiño <[EMAIL PROTECTED]> >Subject: Re: [eibar] Ziklo konbinatua >To: "'Eibartarrak zerrenda'" <[email protected]> >Message-ID: <[EMAIL PROTECTED]> >Content-Type: text/plain; charset="iso-8859-1" > >Azken bi orduotan kanpoan (irratian) egon nauk eta, bai, Enekok arrazoi. >Baina... > >1. Gaurko albistea Castellonen egin beharreko inbertsioari buruzkoa den >arren, Castejonen beste bat ari duk Iberdrola eraikitzen. Eta nik biak >nahastu dittiat. Oinarrizko errua nerea duk. Baina ez dik eztabaidaren >funtsa aldatzen. >2. Une honetan Iberdrolak 800 megawatioko (2x400) zentrala zeukak indarrean >Castejonen eta 400eko beste bat eraikitzen ziharduk. Guztira, Castejonen, >1.200 megawatio. Hau duk, Nafarroako argindar kontsumoaren %150, Castejonen >bakarrik. >3. Horrez gainera, zentralak gehi haizerrotak gehi gainerako energia >berriztagarriak, Nafarroak eragiten dik gaur egun bere kontsumoaren %250. >Beste modu batez esanda, "behar lukeen" baino 2,5 bider gehiago. Hau duk, >bere argindar-sorketaren %150 "esportatu" egiten dik. >4. Barne-kontsumorako behar den baino energia gehiago ekoiztu nahi izana ez >ditek zenbait ekologistek onesten. Nik ez diat ordea ulertzen zergatik ezin >den energiarik sortu kanpoko merkatuetara esportatzeko. Zergatik altzairua >(edo eskopetak, edo laranjak) bai eta energia ez? >5. 1999an Euskal Autonomi Erkidegoaren energia-ekoizpena bere premien %18 >zuan. Gaur egun %100 pasatxo. Kristoren iraultza energetikoa. Ez diat uste >esan beharrik dagoenik nor izan zen 1999tik 2004ra Energia Sailburua. Nere >ustez hori duk herrigintza, eta gainerakoak esne-berbak dituk. >6. Ez. Ez nauk haserretu. Haserre najeuan (hau zelan arraio duk >gipuzkeraz?). "Egun xelbia jaroiat". >7. Hala ere. Lehengo lepotik burua: Gipuzkoak ziklo konbinatua behar dik. > >Amatiño > > > Izorra dezatela besteek ingurua. Geu aberatsak gara eta ordainduko diegu! _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
