> Ez, ekoizpena ezin da bapatean geratu: termikoek eta nuklearrek
> lan-tenperatura minimo bat behar dute  eta geroz eta tenperatura altuagoa,
> geroz eta etekin handiagoa. Horregatik, ez dut uste nik horrela itzaltzen
> dituztenik. Gutxi-gora behera labe garaiak bezala: ia beti martxan, nahiz
> eta errendimendu osoan ez egon. Itzaltzea eta berriz piztea, izugarrizko
> gastua da. Hidraulikoekin, arazorik ez: ura moztu eta listo. Fosilekin: ez.
> Horregatik aipatzen nuen nik sare energetiko orekatu bat eraikitzea oso
> zaila dela.

Hau eta aipatu dituzuen inportazio-exportazioak direla-ta, gauzak asko
ez badira aldatu azken urteetan,  funtsean Espainak Frantziatik gauez
energia nuklearra inportatzen du ... Dueroko ura bonbeatzeko,  eta
egunez (edo behar denean) ura berriro behera bota eta energia
hidraulikoa bihurtzeko.

Ez dakit orekatua, baina ikaragarria da sistema. Dueron zehar
(Espaina-Portugal mugan)  dauden presa erraldoiak (Aldeadavila,
Villarino, Saucelle, La Almendra, ... )  bata bestearen atzean daude
(presa baten buztanean, bestearen pareta hasten da) eta ia denak
lotuta daude;  eta gauez (energia merkea denean) ura bonbeatu egiten
da azpiko presetatik goian daudenetara.  Gero egunez (edo behar
denean) berriro behera botatzen da garestiago salduko den energia
hidraulikoa sortuz, demandaren "puntei" erantzuteko.

Esaten duzun moduan zentral nuklearrek ekoizpen mailari dagokionez
erregulatzeko zailak direnez (egunak behar dituzte piztu edo
amatatzeko) gau eta egun daude etengabe elektrizitatea ekoizten eta
sistema orokorrera botatzen . Aldiz, diozun moduan zentral
hidraulikoak ia segundura erregulatu daitezke: zabaldu, ura bota,
turbinak mugitzen hasi eta elektrizitatea sortzen daude. Espainak
Frantziak gauez soberan duen elektrizitate hori (%80a nuklearra)
erosten du gero ura Dueroko azpiko presetatik gorakoetara igotzeko.

Espaina-Portugal artean dagoen sistema hidrauliko horretan zentral
espainol eta portugesak daude eta elkarren artean trukatzen dute
elektrizitatea. Horretaz gain Marruekosekin lineak zabaltzekoak ziran,
baina ezin da esan nazioarteko sistema elektrikorik dagoenik eta oso
zaila izango da, Piriniotan behintzat, indar handiko linea berriak
zabaltzea.

eneko
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to