Domekan Elliot Murphyren kontzertua izan zan Euskalduna jauregian. Ez dakit zerrendako inork aukera izan zuen bertan egoteko , edo ostiralean Kultur Leioan. Domekakoa behintzat sekulakoa izan zan, orain dala urte bi be saio bi eman zituen Bilbon , bat , Musiketan programaren barruan, urtarrilean eta bestea 2005eko irailean Kafe Antzokian. Ordukoan abesti bat atseginegin jatan, Come on Louann, akordeioaz jo zuena, eta aurten ere jo dau. ,http://www.elliottmurphy.com/soullyrics.html,
Efektu ona atera dio soinu-joleak, neskeak Donostiakoa??? Hiru-lau abesti bakarrik ezagutu ditut, Green river, kantatu ere, On Elvis Presley's birthday . Izenburuz ezagutu ez arren, http://springsteenlyrics.com/lyrics/d/diamondsbytheyard.php, Diamonds by the yard (?????), kantatu ere, edo... Beste batzuren izenburuak ez , baina bardin izan da. Kontatzea baino ikustea egokiago, edo entzutea bere abestiak . Ikusleen artetik bere jarratzaile sutsu batek Naroak igon dau beragaz kantatzera. Propina(k) jotzera bi aldiz urten ostean, bigarrenean barriro ere Naroa agertokira, Oliverrekin koruak egiten. La bamba eta beste. Amaitu dalakoan. Azkenean, jendea kanporantza eta ikusleon txalo zaparradek berriro agertokira urtenazo dituzte Elliot Murphy eta Oliver. Amaitzeko azken kanta ezarrita, erdian, guztiak bere inguruan http://www.elliottmurphy.com/americalyrics.html "drive all night" Oliver Durandek batera, eta gu ikusleok saldatan. Argazki kamarak pil-pilean. http://www.lastcallrecords.com/stories/elliott_hotpoint_gb.html Damu bakarra argazki kamera eroan ez izana. Bertoko
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
