Markosek: > Dena den, ze kaltegarria den nobela bat irakurri baino lehentxeago > "irten/atera" eztabaidaren antzeko baten berri izatea... gero irakurri > arazo > hura burutik kendu ezinik irakurri behar duzu: pertsonaiak, gertaerak eta > emozioak bizi beharrean idazleak hitzak nola erabiltzen dituen aztertzen > duzu, zure borondatearen aurka, zure buruarekin haserre. Baina gramatika > aztertzea eta kontakizunean murgiltzea bi zeregin desberdin eta ziur aski > bateraezinak dira, eta nik bederen nahiago dut bigarrena, lehenengoak > gehiegi du obsesiotik.
----------Ba, imaginau zaittez hori egunero: gauza gatx bat azaldu ostian, ikasliak harrapatzen ez daben forma bihurriren bat, zuzenketa luze bat egiñ eta gero..... Askotan nobelak irakortzen dittudanian, boligrafo gorrixa etaratzeko gogua dakat: komak jarri edo kentzeko, ortografia, gramatika-eta korregitzeko. Gaixotasuna dala badakitt, baiña ikasi dot nobelan murgiltzen, nahitta oztopua izan holako gramatikakerixak. Lehengo egunian ixa kartel bat arrankau neban taberna baten ikaslieri eruateko, justu aste horretan emondako forma bat agertzen zalako. Hori profesionalidadia da! -:) leire, obsesiñoduna _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
