Azken aste honetan merkatu plazan inguruko informaziñuak ugarittu dira Eibarko komunikabidietan. Ohittuta gare DV eta Correon ediziño lokaletan holako proiektuen inguruko informaziñuak ikusten, baina juan zan astian Radio Eibar-Cadena SERek, 15 egunen epean merkatu plaza itxi eta botatzen hasiko zirela esan zeban.
Hain zuzen, aste honetan bertan, KTBn be antzerako informaziñua ikusi dogu, eta gaur bertan KTBko kazetari bat merkatu plazan egon da bertako irudixak hartzen. Baina arratsaldez egon da, postu gehixenak itxitta darenian eta ixa inor be ez dabillenian. Hango merkatari batek aurre ein detsa, eta telebistan gizurrik ez esateko esan detsa, eta goixian etorri eta jentiakin berba egitteko esan detsa. Euren arteko hasarrian ostian, merkatarixak KTBra deittu dau eta hango arduradunakin egin dau berba eta honek "Nosotros damos las informaciones que nos dice el Ayuntamiento" esan ei detsa, edozein modutan, barixaku goixian juango ei dira KTBkuak plazara, beste bisiño bat jasotzera. Etxian dakat plazan pasatzen danan barri, amak puesto bat dakalako bertan eta zapatuetan ni be laguntzen ibiltzen naizelako plazan, eta egixa esan eraikinan eta inguruen egoeria ez da bape ona. Ez da garbittasunagaittik, baina autopistia egin bihar dabelako errepide bat asfaltatzen ez dabenian moduko egoeria dakala esango neuke. "Total, bota ein bihar dogu eta zertako gastauko dogu dirua gauzak hobetu eta konpontzen". Esaterako, montakargasa 1go eta 2. pisuen artean bakarrik erabili daiteke eta ez da beheko solairura jeisten. Behin baino gehixagotan entzun izan detsat amari, La Mirillan plaziari buruz karta edo kejaren bat agertu eta bixamonian etortzen zirala udalekuak kartan esandakuak konpontzera. Hamen be, aurreko hauteskundietan Koliseuakin pasau zan moduan, ballak jarri eta ixa urte betian obrak geldirik egoteko arriskua ikusten dot. Mikel _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
