Aupa!

Hona aurkezpena:

Orain dela 8 urte Gasteizen bizi dan 29 urteko bilbotarra naiz.
AEKko irakaslea naiz bertan, eta literaturari buruzko doktoretza egiten
dihardut. Orain tesiarekin nabil, euskal emakume idazleak eta kanon
literarioa ikertzen.

Zerrenda honetara ailegatu naiz lau lagun elkartu ginalako eta erabaki
genuen euskaraz ezegoala ezebez literatura eta feminismoa uztartzen zituena
interneten eta hutsune hori bete nahian-edo gabiltza: Iratxe Retolaza,
Josune Muñoz, Gema Lasarte eta laurok. Aldizkari literario baten modukoa
izango da baina blogaren formatuan: SAREINAK. Aurkezpena otsailaren
erdialdean egingo dugu. Kontaukotsuet aurrerago.

Eibar eta eibartar batzuk ezagutzen dodaz, beraz, falta zitzaidan gauza
bakarra Eibarko "alde birtuala" ezagutzea zan... ta hamen gaoz!

Amaia
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to