Izan ere, askotan iruditzen zait frantsesek espainiarren izaera politikoari trufa egiteko erabiltzen duten esaldia guri ere erabat aplikagarria zaigula: Il n'y a rien de plus pareil d'un espagnol de gauche... qu'un espagnol de droite. (Ez dago ezkerreko espainiar baten antza handiagoa duen ezer... eskuineko espainiar bat baizik) Kendu 'espainiar', jarri 'euskaldun' edo 'nafar', eta ez zaio aldaketarik antzemango. Egin aproba. ---------------------------------------------------------------------------- Date: Sun, 21 Jan 2007 11:57:24 +0100 From: Amatiño <[EMAIL PROTECTED]> Subject: [eibar] Norberak esan, norberak sinestu To: [email protected] Message-ID: <[EMAIL PROTECTED]> Content-Type: text/plain; charset=iso-8859-1 (...) Segurutik gurea ez da gizarterik txaplatena, baina edozenbatek esaten duten eta egiten dutenaren arteko amildegiari erreparatuez gero... nabarmen behintzat zein iaioak garen gure burua engainatzen. Norberak esan eta norberak sinestu. Behar bada zaharregia naiz eta balore ahituetan hezia, baina nik ez dut nere inguruan zenbaitek aldarrikatzen duen gizarte iraultzailerik sumatzen, dezente hedonista baizik. Jendeak segurtasuna nahi du, ez du bere bizitzan arriskurik nahi, eta lagunarteko hizjariotan baino ez da euskaltzale eta abertzale sutsu. Erronka ekintzetan erakutsi behar da, ez hitzetan. Gaurko askoren konpromisoa estetiko hutsa da. Zenbaitetan baita etikoa ere, baina ez, ostera, transformatzailea. Utopiak eskatzen du hastapenetan sendo eta bitartekoetan malgu. Ez da kontserbadurismo handiagorik errealitatea ukatzea baino. Amatiño |
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
