Norberak esan, norberak sinestu. Bai horixe. Honi, batzuk "autokonplazentzia" deitzen diote, nahiz eta gaztelerazko Real Academian agertu ez (weborrixan behintzat ez).
Termino honen erabilpena oso zabaldua dago (171.000 lotura Google-en), eta bere esanahia ere ulergarria da, norbere burua engainatzen den heinean. Eta bai, materia bako errealitate hau nahikoa hedatua dago gure burua sistema honen kontrakotzat daukagunon artean (abertzale eta euskaltzaleon autokonplazentzia...beste baterako). Sistemaren aldekoak direnen burmuinetan ordea, askoz beharrezkoagoa somatzen dut neuronek ariketa hau egitea, ezinbestean. Bestela, adimen mota honek, izatea, ezinezkoa baitu. Gertatzen dena da, ariketa mental hau mastikatua, garatua ematen digula sistemak eta beste norantza bati jarraiki joateak lan gehiago ematen duela. Hau, sistema multinazional neoliberalaren edozein arlotan gertatzen da: hizkuntza, kultura, osasuna, aisia, lana, eraikuntza...Arlo ezberdinei buruz asko hitzegin daiteke, baina sistemaren aldeko burmuinetara bueltatuz: Zelan defenda daiteke, errekurtso fosilak agortezinak bailiran diharduen sistema? Zelan onar daiteke XXI mendean sistemarik, pentsamolde sistemikoari uko eginez, analitikoki, mekanizismo hutsez? Zelan gutxietsi klima aldaketa, planetaren berotzea, milaka bizidun espezieren desagertzea? Zelan jarraitu pertsonen arteko desberdintasunak areagotzen dituen jarduna? Jarduera global neoliberalak arrazoitzen dituzten argudioen atzean fede eta autokonplazentzia itsu hutsak daude, ez zientzia eta ez inteligentziarik, nahiz eta badaezpada edo, delako sistemaren zaindari, munduko gobernu aberatsenen "inteligentziak" egon (eta arma nuklearrak, kimikoak, suzkoak eta ezagutzen ez ditugun aurreratuenak). Norberak edo beste norbaitek esan, norberak sinistu (batzutan, auto-a ere sistemaren kontura konplazituentzat). Autokonplazentziak mugak jartzen dizkio aldaketari, izan ere, aldaketak, nahiz eta globala izan behar duen, gizabanakoaren barrenetik hasitakoa beharko du izan, edo hau ere ez da izango. Autokonplazentzia, gizabanakoaren kontserbadurismoa ahalbidetzen duen mekanismo mentala da. Eta oso posible da, hitz "auto-atseginkor" honen atzean, gehientsuenetan beldurren bat izkutatzea, edo beldur izateari beldurra, errealitatea ukatzera helduz. Asier Arregi PD.- Amatiñoren azken paragrafo hau, ona benetan. Nere ere, lere-lere, lailolailolai, egingo nuke, orohar kontu hauei buruz desberdin pentsatu arren. >Erronka ekintzetan erakutsi behar da, ez hitzetan. Gaurko askoren >konpromisoa estetiko hutsa da. Zenbaitetan baita etikoa ere, baina ez, >ostera, transformatzailea. Utopiak eskatzen du hastapenetan sendo eta >bitartekoetan malgu. Ez da kontserbadurismo handiagorik errealitatea ukatzea >baino. > > Amatiño > _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
