Oierrek: ¿Benetalarixa BAIÑO ez??? -- Aurrekua be goguan izan. Ez haizela edukaziño txarrekua, benetalarixa BAIÑO¡ Ez dok gauza bardiña.
<Benetalarixa ba nok izan (horretxegaittik jaukat etorkizun gitxi politikan). -- Hik besterik uste arren, nik politiko benetalari dexente asko ezagutzen juat. EAJ, EA, Batasuna eta Aralar-eko politiko ziharo ezaunak aittatuko najeukiaz ointxe bertan. Baiña hobe juat ixiltzia bixar beste edozein lekutan agertu lekiaz-eta. <¡etxagok zahartzarora itxain biharrik hedonistia izateko! -- Jakiña ezetz. Baiña hi, nere ustez, ez haiz bape hedonistia. Hedonistia ez dok plazerraz disfrutatzen dabena, plazerra lehen helburutzat duana baiño. Eta hik --oso oker ez banagok-- beste helburu batzuk dittuk aurrenik. Zahartzaruan heltzen ei (oindiño ez jakixat, ataixan egon arren) dok momentu bat norberak sentitzen ei dabena egin biharrekuak egin dittuala (balantzia ona ala txarra dan beste kontu bat dok) eta helburua ahalik eta patxadarik gehixenaz bizi izatia baiño ez dana. Orduan "libre" ei dok hedonistia izatia. Amatiño _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
