Asierrek: <Lehelengo urtietako antolakuntzan nere gurasuak ibili ziran... -- Ibili baiño gehixago. Hire aitxa izan ez bazuan seguru asko ez zuan sekula egingo, ez behintzat egin zan moduan. Bakoitzari beria.
Amatiño ------------------------------------------------ Eibarko lehelengo euskal jaixa 1965. urtian antolatu zan, Arrate Kulturalaren eskutik. Enekok sasoiko egunkari bateko kronika zoragarrixa laga zeskuan kulturaleko webgunian. http://www.eibar.org/blogak/kultu/67 Eta nik bideo batzuk igo dittut aste honetan bertan. Hementxe: http://www.eibar.org/blogak/sarasua/204 Lehelengo urtietako antolakuntzan nere gurasuak ibili ziran, eta eureri esker 1965-1970 bittarteko euskal jaixen pelikulak jaso dittut, aitxitxa Antonio Sarasuak grabauta, Super 8 formatuan. Garbi ikusten da sekulako jaialdixak antolatu zirala sasoi haretan, eta gehixenbat, orduko eibartarrak gaurkuak baino parte-hartzailiaguak zirana. Zenbat jente kale-ertzetan! Zenbat jente antolakuntzan! Zenbat dantzari eta txistulari! Sei urtiotako pelikulak, blogeko "Euskal jaia Eibarren" atalian ipini dittut. http://www.eibar.org/blogak/sarasua/images/euskal-jaia-eibar Asier _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
