Aurreko astean hil zen Ryszard Kapuscinski, larre motzeko eta lege
zaharreko kazetari ospetsua. Bielorrusian jaioa (1932), Polonia zen
garaietan, 18 urte baino ez zituen kazetari-lanetan hasi zenean, bigarren
Mundu Gerra amaitu eta estalisnismoaren denboretan. Gerra-erreportari
1956etik aurrera, lehenik Indian, Pakistanen eta Afganistanen eta gero,
berriz, Afrikan gehienbat, 1981 urterararte.
Ez zuen bere burua idazle sortzailetzat, kazetari biltzailetzat baino:
La
división entre los escritores que encuentran su inspiración en sí mismos y
los que deben ser inspirados por motivos externos. En mi caso, yo reflejo el
mundo: tengo que ir al lugar de los hechos para poder escribir. Bere
libururik irakurrienak (El emperador, El Sha, El Imperio eta Ebano)
ez dira fikzioa, Kapuscinski berak Etiopian, Iranen, Sobietar Batasunean edo
Afrika beltzean bizi izandako gertakarien kontakizuna baizik.
Hala ere, kontakizun hutsez gainera, benetan irakurgarriak bere
zatikako
hausnarketak (Lapidarium) non, gure artean Andu Lertxundik landu izan duen
fragmentazio-formulaz, denetariko gaiak eta arloak llabur bezain sakon miatu
zituen.
Kazetaritzaz maitemindua, Kapuscinskik estu hartu zituen informazioa
baldintzatzen omen duten elektronika (telebista), digitalizazioa (interneta)
edo konzentrazioa (enpresa garauak), kazetariaren autonomia eskulotzen
dutelakoan. Bere ustez, komunikabideek euren mundu birtuala sortzen dute,
alegiazko irudiei errealitateari baino garrantzi gehiago emanez.
Haren ustez, kazetari ona izateko, pertsona ona izateaz gainera, hiru
baldintzak bete behar omen dira: Lehena sakrifizioa, zer gerta ere egunero
eta orduoro kazetari izan. Bigarrena ikasmina, bizitza guztian zehar
ikasteko prest egon. Eta, hirugarrena, kazetaritza ez dela aberasteko
lanbidea gogoan izan.
Ideologiaz, Kapuscinski txairo eta behartsuen kazetaria izan zen, herri
txiki eta hizkuntza gutxiagotuena. Tokian tokiko eta bertatik bertarako
bizitzaren aldarrikatzailea.
Amatiño
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]