Luistxok:
<"Herri txiki eta hizkuntza gutxiagotuena..." zein kasutan gogoratzen duzu
Kapuscinski horien alde?

-- Ba, ez. Oinguan jokoz kanpo harrapatu nok, erdi "tranpan". Kontauko
deuat.

Artikulu horren munak lau urte jakaz. Aurreko astian Kapuscinski hil eta
Euskadi Irratitik (Mezularia irratsaiotik) deitu najinduen, arratsalde
erdixan bat-bateko alkarrizketa laburra egitteko telefonoz. Jo najuan
Googlera ia zeozer topatzen neban eta... euskeraz behintzat bapez, nik
pasadizuan egindako aipamentxo bi izan ezik. Besterik ezian nere artikuluen
artian begiratu eta, horra, oin dala lau urte egindakua¡ Baitta hareaz
baliatu be irratixan interrogatorixotik onik urtetzeko.

Gero, sustua pasau ostian, pentsau najuan: "sarian ez dagok euskeraz ezer
Kapuscinskiri buruz eta nik, ostera, itxurazko artikulua jakat gordeta..."
Ondoren, artikulua gaurkotu, astelehenian DEIAan argitaratu eta, bide batez,
dsanba, sarian sartu.

Dana "ezkutukua", gure Luistxok ustebako galderak egittiari ekin izan ez
baletsak...

Dana dala, laburbilduz. Hik nahi duan datu hori oin dala lau urtekua dok. Ez
jakat oin goguan baina seguru benetakua dala. Hori ez najuan nik asmau.
Kontua dok, baiña, nun topatu ete najuan? Begiratuko juat.

Amatiño 


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to