Nik ez najittuan kontau. Zirriborruan najekan idatzitta "milaka lagun" eta Udaltzainguak 45.000 esan zebanezkero ba... Nik, xuhurrago, berrogei jarri.
Oker nahiz zuzen, nere kalkulua hauxe izan zuan: "Jendetza honek beteko ete lajeukek San Mames bat?". Ba... Horixe. El Paisek 25.000 esaten jok... Bapo. Ez najeukek kontrako posturarik egingo. Garak, ostera, 14.000 esan jok. Ba ez, hori San Mames heren bat baiño ez dok. Amatiño -----Mensaje original----- De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Gari Araolaza Enviado el: martes, 30 de enero de 2007 9:33 Para: Eibartarrak zerrenda Asunto: Re: [eibar] Aitaren etxea defendituko Zenbakien inguruan... Amatiño, atzo gauean irratian entzun nion Jose Felix Azurmendiri inposiblea dela atzo 40.000 pertsona biltzea, zegoen tokian fisikoki kabitzen ere ez direlako. Eta bat nentorren berak esandakoarekin ere: zein behar dago zenbakiak horrela asmatzen ibiltzeko? Itxura denez manifestazioa handia izan zen eta arrakasta bezala etiketatu daiteke zenbaki horiek ematen ibili beharrik gabe (badakit iturria udaltzaingoa izan zela). Hori ez dut uste eztabaidatzen denik. Bestela, joan gaitezke Madrileko ohiturak hartzen, bi milloi pertsonako manifestazioak izan ditugula eta horrelakoak... Badago Madrilen manifestazioak kontatzen ibiltzen den talde bat: http://manifestometro.blogspot.com/ Lastima Mariano Ferrer jubilatu zela. Hark bai kontatzen zituela manifestazioak ondo... Gari On 1/30/07, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]> wrote: > > > > > > > Berrogei mila lagun baino gehiago kaleratu ziren bart iluntzean > Bilboko kaleetan zehar "Gure erakundeen alde". Ez dakit zuzen ari ote > naizen baina, esango nuke, azkenengo 30 urteotan ez dela sekula gure > erakundeen aldeko manifestaziorik izan. Atzokoa, beraz, aurrena. > > > > Adrian Celaya adituak esana da euskaldunok berezitasun nagusi bi ditugula: > Euskara eta foruetan oinarritutako erakunde-sistema. Izan ere, euskara > da, segurutik, Bidasoaz gaindi, Hegoaldea eta Iparraldearen arteko > zubirik nagusiena. Eta, aldi berean, gure foru-sistema da Euskal > Erkidegoa eta Nafarroaren arteko anaitasunari sustraitik heltzen diona. > > > > Euskararen garrantziaz, teoriaz behintzat, dezente asko kezkatzen gara > euskaldunok. Gure erakundeen balioaz ez gara, ostera, horrenbeste jabetzen. > Honez gero, gure artean gehiago dira lehendakaria, jaurlaritza, > legebiltzarrak, diputazioak eta gainerako erakundeak ume-umetatik > ezagutu izan dituzten hiritarrak, batere horiek gabeko euskal gizarte > zaharraz gogoratzen direnak baino, kontzertu ekonomikoa, euskal eskola > publikoa, unibertsitatea, ertzaintza, euskal irrati telebista etab. > betidanik hor egon izan balira bezala. > > > > "Nire aitaren etxea defendituko dut" aldarrikatu zuen Gabriel Aresti > poetak: "Ni hilen naiz, nire arima galduko da, nire askazia galduko > da, baina nire aitaren etxeak iraunen du zutik". Eta, gaurkoan, > atzekoz aurrera esaterik ere badugu. Ze, hain zuzen ere, guk guztiok > aitaren etxea defenditu beharra bai baitugu, askasiak zutik iraun > dezan, gure herri-arima galdu ez dezagun eta gutariko inork, sekula gehiago, inor ez dezan hil. > > > > Amatiño > > Goiz Kronika > > Euskadi Irratia > > 2007.01.30 > _______________________________________________ > Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] > > _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
