Atzo, ustekabean eta Deban geundela jakin gendun egunkarietatik,
Mutrikun kuarteto baten kontziertoa zegoela. Arratsaldeko 8 etan. Eta
joan giñan. Monjen konbentuan zen. Udaletxeak antolatutako musika
ziclo bat. Joan illeko 27an El Mesias eman zuten, Puig Reig koral
polifonikoa eta L´Empordá Kamara Orkestrarekin. Ama egon zan.
Atzo sarreran programa eman zigutenian ez giñan geiegi ulertu.
Lauetatik, bi biolinak euskaldunak ziren, eta ania-arrebak, Aitzol eta
Iokine Iturriagagoitia. Biola Miguel Angel Lucas eta cello Rebekka
Riedel.
Grupoa, 1996an Leipzig en sortua. Mundu guztian aritutako kuartetoa.
2005 eko urtean Donostiako Musika Hamabostaldiaren hasiera-kontziertoa
egiteko aukeratua izan zen, eta bere Web pagina ikusi dudanez, joan
zen urteko hamabostaldieraren barruan kontziertoa eskeiñi zuten. Jende
gaztea.
Kontziertoa hasi eta laister ohartu giñen ze kalidadeko musikoak
ziren. Mozarten kuartetoakin heman zioten asiera.Gero J.Crisostomo
Arriagaren cuarteto liluragarriakin (3-mi bemol aundian) eta bukatzeko
Schumann. Izugarria. Benetan oso ona. Eskuak txaloka apurtu ondoren,
irteeran aspaldiko lagun eibartar batekin topo egin giñan. Orain urte
dexente  Getxo aldean bizi dena Javier Iturriagagoitia, eskola
armeriako irakaslea. Nere loak entzunda, esaten dia bere seme alabak
direla. Eta gero eurokin egonda euskaldun petoak. Eta Eibartarrak.
Ikastolan ibilitakoak.
Bere Web orria ikusita, mundu guztian dute zabalduta euron egin
beharra.  www.cuarteto-iturriaga.com.
Begiratu, baina, inportantena, entzun. Zoragarria!
Datorren 10ean beste kontziertoa Mutrikun. Gionata a.Sgambaro (Flauta)
eta Fréderic Vaisse-Knitter (piano). Eta atzoko eibartarren hitzetik,
oso onak, geinbat loatu zuten pianojolea.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to