Hementxe kopi-pega:

  Umiekin eta txakurrekin Berbetan
    Euskaldun zaharrak topau ezinda zebizela esan zestenian ezin neban sinistu. 
Eta Kittok martxan ipini daben Berbetan proiektuan euskaldun barrixeri euskeria 
ahozkotasunian lantzeko aukeria eskaintzen jakue euskaldun zaharrekin 
tertulixak egiñaz. Izena emondako euskaldun barrixendako berbalagun euskaldun 
zaharrak topau ezinda zebizela jakin nebanian, jo ta ma geratu nitzan. “Ez ete 
dago euskaldunik Eibarren?” pentsau neban, “Ez, ezin da izan”. Pentsatzen jarri 
ta… biharbada euskaldun zahar batzuk euren euskeria txarra dala-ta halakuetan 
izena emoten lotsatu egingo ziala pentsau neban. Baiña ez. Egunero urtetzen dot 
kalera, ta berihala konturatu nitzan zer dala-ta pasatzen zan hau fenomenuau. 
Kalian dabillenak badaki hango barri. “Hola, ¿qué tal te va? Aii.. qué niña más 
bonita… Hola, maittia, ze, amatxokin ondo, ezta? Apapa zoiaz amatxokin? Ay, 
chica, cómo ha crecido, cómo ha pasado el tiempo... bla, bla, bla…”. Zer esan 
nahi doten honekin? Umiekin eta txakurrekin
 bakarrik euskeraz berba egitten dan herri honetan normala dala halakuak 
pasatzia. Jakiña, euskaldun zaharrok eguneko euskara-dosisa ume eta txakurrekin 
gastatzen dogu, eta ez jaku dosi hondarrik geratzen euskaldun barrixeri 
eskaintzeko. 
  
aintzane


Imanol Trebiño <[EMAIL PROTECTED]> escribió:        
     
Epa,

Gaur Eta Kitton azalduko    dan zutabia gehittu dot nere blogian: 
http://www.eibar.org/blogak/aintzane
Badakizue,    praktikia hartzen juateko..

aintzane
       > Oso ondo. Eta horrez gain    kopi-pega egin eta mezu honetan bertan 
osorik jartzen badozu? Guretzako    erosoagoa bada.   
    Eskatzia libre.   
        Trebi.   
 
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

                
---------------------------------

LLama Gratis a cualquier PC del Mundo.
Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto.
http://es.voice.yahoo.com
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to