Garik:
>Denok hasten bagara gure blogetako mezu guztiak hemen kargatzen,
azkenean hobe blogak ixtea eta hemengo eztabaida uztea, ze hainbeste
mezu artean ez da ezer irakurriko.
- ¿¿¿??? Bakoitzak erabakitzen dau zer leidu eta zer ez, baina "ze
hainbeste mezu artean ez da ezer irakurriko" berez ez dot uste hori horrela
izan behar denik. Agian gehixago irakurri leike.
Garik:
>Interesa duen gai bat publikatzen denean, ondo dago zerrendara
botatzea, baina "discrecionalmente". Gainera aukera desberdinak daude:
(.../...)
Kasu bakoitzean norberak jakin behar du zer bota eta zer ez bota
zerrendara, kriterio apur batekin. Irizpide librea bai, baina
irizpideren bat behintzat ere.
- Irizpideak libre eta diskrezionalitatea osoa, jakina, baina nik neure
iritzia defendituko dot. Bakoitzak erabaki behar dau zer gura daben:
x.- AHALIK ETA GEHIXEN irakurria izatia gura badau, orduan
erraztasun guztiak eman behar ditu mezua irakurria izan daiten. Hau da,
eduki bera modu diferentetan eta osorik jarri toki guztixetan. Horrelaxe
izan daiteke, kopuru bat emateagatik, 40 bidarrez irakurrita, eta horretatik
20 blogean.
x.- batek gura dabena BERE BLOGA gehixago irakurria izan daitala
bada, orduan beste modu guztietan edukia jarri ez eta halakoetan bakarrik
blogarako lotura jarri behar dau. Orduan 30 bidarrez irakurriko litzateke
baina 30ak blogean.
Loturarik egin behar bada izan daiteke justu horregatik pausu hori ez
egitea. Esate baterako nire kasua: konektatzen naiz, mezuak jeisten ditut,
egunero 40-50 bat, gero deskonektatzen naiz, eta lasai beittzen ditut mezu
guztiak. "Eibartarrak" foroarenak danak leittzen ditut (oso-oso-oso luzeak
izan ezikan), besteak batzuk bai eta beste batzuk ez, baina "Eibartarrak"
foroan dagoen zeozer leitzeko barriro konektatu behar baldin badot... ba
igual ez dot egiten, baditudalako beste gauza batzuk begiratzeko eta nire
"Interneterako denbora" mugatuta dotelako.
Horregatik, Aintzane, ahalik eta gehixen irakurria izan gura bajon,
jarri testu osoa Eta kitton, blogean eta posta zerrenda honetan eta bestetan
(egonez gero); horko medioren bat lehenetsi gura bajon ez jarri testu osoa
beste medioetan, hik aukeratutako medioa gehixago irakurriko don, baina hire
mezua guztira gutxiago leituta izango don. Esplikatu naizelakoan.
Besarkadak, muxuak eta denetarik denontzako.
Trebi.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]