Partiturak nahi badozuz Bandako instrumentu guztiena (zuzendarixan gidoia
barne) eta txistularixena lortuko dizkizut. Letrarik, nik dakidala, ez daka.
Entregatzeko, bidaliko dizut e-mail bat. Kondiziño bakarra jarriko dizut:
hurrengo afarirako musikia ikasitta ekarri! ;)

Bestalde, apuntatu dot agendan, Bandara itzultzen naizenean (orain
denboraldi baterako bajan nago) grabagailua eramatea. Kanziñoa grabatu eta
interneten zintzilikatuko dot.

"Pantxika Martxa" Udalak antolatutako lehiaketa baten ondorioz aukeratu zan.
Oker ez banabil Txomin Mujika elgoibartarrak irabazi zeban. Cielito Musika
Bandak proposamenak (lehiaketan aurkeztutako abestiak) jo zitxun Astelena
Frontoian emandako kontzertu batean eta publikoak hau aukeratu zeban. Hori
2001eko otsaila inguruan (aratuste domekan) izan zan. Fetxa jakin nahi
badozu, begiratuko dot Ustekaberen urte hartako agendan.

Gure astuak urtian parte hartzen dabezen ekitaldixena... hobe normalean
ixilik egoten den zerrendakide batek kontatzen badigu. Poxpolo (badakit hau
irakurriko duzula-ta): Portaleako Dorretxean daturik?

Pantxika funtzionarixua dala esaten dabe batzuek, baña benetan (hala
ulertuta dakat) Udalaren pertenentzia moduan dago. Balantzeetan
"sermovientes" hitza uste dut dela katalogatzeko erabiltzen dena. Mugitzen
den izakia delako izango ote?

Josu.



2007/2/15, Imanol Trebiño <[EMAIL PROTECTED]>:

     Ia ba, zuek asko dakizue ta.

    Badakit Pantxika astuak biharra dakala Olentzerorekin, Sanjuanetako
danborradetan (nagusiekin eta umiekin), kaldererotan (beittu, nik ez nekien
ezta Eibarren kalderekoak egitten ziranik ¡¡!!), eta badirudi kanpoko
ekitaldi batzutan be parte hartzen dabela (Mendikuteri ondo aditu badetsat
bere blogean Gorlizen gutxienez egon dala). Horrez gain, badakit martxa bat
dakala konposatuta bere izenez.

    Interesatzen jata jakitea ia aktu publiko gehixagotan diharduen,
zeintzutan, eta ahal bada martxa horren letra ta musika.

    Umil-umil eskatzen dot. ;-)

    Imanoltxu.


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to