Partiturak nahi badozuz Bandako instrumentu guztiena (zuzendarixan gidoia 
barne) eta txistularixena lortuko dizkizut. Letrarik, nik dakidala, ez daka. 
Entregatzeko, bidaliko dizut e-mail bat. Kondiziño bakarra jarriko dizut: 
hurrengo afarirako musikia ikasitta ekarri! ;) 

  Bestalde, apuntatu dot agendan, Bandara itzultzen naizenean (orain denboraldi 
baterako bajan nago) grabagailua eramatea. Kanziñoa grabatu eta interneten 
zintzilikatuko dot.


      - Bai, hi musikaria haiz, eta neu ez. Interneten ipintzen duanian 
esaidak.   
          Eskerrik asko emandako informaziñoangatik.
              Trebi. 

  "Pantxika Martxa" Udalak antolatutako lehiaketa baten ondorioz aukeratu zan. 
Oker ez banabil Txomin Mujika elgoibartarrak irabazi zeban. Cielito Musika 
Bandak proposamenak (lehiaketan aurkeztutako abestiak) jo zitxun Astelena 
Frontoian emandako kontzertu batean eta publikoak hau aukeratu zeban. Hori 
2001eko otsaila inguruan (aratuste domekan) izan zan. Fetxa jakin nahi badozu, 
begiratuko dot Ustekaberen urte hartako agendan. 

  Gure astuak urtian parte hartzen dabezen ekitaldixena... hobe normalean 
ixilik egoten den zerrendakide batek kontatzen badigu. Poxpolo (badakit hau 
irakurriko duzula-ta): Portaleako Dorretxean daturik?

  Pantxika funtzionarixua dala esaten dabe batzuek, baña benetan (hala ulertuta 
dakat) Udalaren pertenentzia moduan dago. Balantzeetan "sermovientes" hitza 
uste dut dela katalogatzeko erabiltzen dena. Mugitzen den izakia delako izango 
ote? 

  Josu.




  2007/2/15, Imanol Trebiño <[EMAIL PROTECTED]>:
        Ia ba, zuek asko dakizue ta.

        Badakit Pantxika astuak biharra dakala Olentzerorekin, Sanjuanetako 
danborradetan (nagusiekin eta umiekin), kaldererotan (beittu, nik ez nekien 
ezta Eibarren kalderekoak egitten ziranik ¡¡!!), eta badirudi kanpoko ekitaldi 
batzutan be parte hartzen dabela (Mendikuteri ondo aditu badetsat bere blogean 
Gorlizen gutxienez egon dala). Horrez gain, badakit martxa bat dakala 
konposatuta bere izenez.

        Interesatzen jata jakitea ia aktu publiko gehixagotan diharduen, 
zeintzutan, eta ahal bada martxa horren letra ta musika.

        Umil-umil eskatzen dot. ;-)

        Imanoltxu.




------------------------------------------------------------------------------


  _______________________________________________
  Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

  http://www.eibar.org/zerrenda

  harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to