Topikoak diño musika hizkuntza unibertsala dala, baina nik gure inguruko 
irratixetan musika bakarrik euskaraz, espainolez eta ingelesez entzuten dot, 
gutxitxo "hizkuntza unibertsala" izateko.

    Bertan dogu Frantzia, baina ez dot ixa batere musika frantsesik entzuten; 
Katalunia be ez dago hain urrin baina musika katalanez ez dakigu ezebez 
(itxuria L. Llach da katalanez inoiz abestu daben bakarra); musika gailegoaz 
berdin...

    Neuk beste traza bat hartzen detsat: emititzen dan musika, 
komertzializatzen dana, gure munduko potere erlazioen, edo gure inperioen, isla 
besterik ez da: herri bakoitzean beria entzuten da, eta gero bere gaineko 
potentziena. Hemen garbi dago: euskara-espainola-ingelesa (bai, oso "gutxiengo 
nazionalen" aldekoak izango gara, baina gure radixuetan ez dira batere 
agertzen); Frantzian: frantsesa-ingelesa; Katalunian: 
katalana-espainola-ingelesa; Ukranian: postura egingo neuke 
ukraniera-errusiarra-ingelesa; Inglaterran edo Estatu batuetan: ingelesa ...

    Musika hizkuntza unibertsala? Bai, eta, berdinak ez badira be, bonba 
atomikoa be bai.

    it
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to