Atzo gauean ohera joan aurretik hau irakurri neban:

Jogurt bat naiz

Jogurt bat sentitzen naiz. Kaduzitate data daukat. Eta oraindik ez dut
mundura ekarri nauen eginbeharra bete. Kezkatuta nago, denbora
eskuetatik doakit-eta...
jarraitu irakurtzen: http://www.eibar.org/blogak/leire/58

Ohera segidan, eta kaskoekin irratia jarri neban, hamar minutu entzuteko edo.

Kasualitatez, "Blogen txokoa", Susana Mujikaren Euskadi Irratiko Deja
Vu programan. Inoiz ez dot entzuten, baina atzo bai, eta zer entzungo,
eta hamar minutu lehenago irakurritako "Jogurt bat naiz"!

Hiru kontsiderazio:

- Zorionak Leire, famoseuan eta farandulan sartu zara. Laster
aurkituko dotzuez amorante eta alaba sekretuak.

- Leirek arratsaldeko 7tan publikatu eta hauek gauean irakurri!
azkarra! Blogen jarraipen zehatza egiten dutenaren seinale.

- Eibar.Org-en zerbitzaria goiz guztian OUT egon da. Handik
eratorritako bisita guztiengatik izango ote?

Nor hurrengo?

Gari
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to