Maite Rementeriak egindako komentarixo bati tiraka, aspaldi 
erdi-idatzitta neukan gai bat berreskuratu dot:

Nundik dator eta nun dauka iturburua Ego errekiak?
http://www.eibar.org/blogak/sarasua/209

Zer diño herrixak?

Asier



------------------------

Eibarko errekian izena **Ego** da. Gure herrixa zeharkatzen dau, mutur 
batetik besteraiño. Baina nundik dator eta nun dauka iturburua? Galdera 
erreza dirudi; erantzun errezekua, esan gura dot. Ba, ez pentsau! Behin 
baino gehixagotan erabili dogu gaixa esku artian, eta esango neuke 
galdera horrek ez daukala erantzunik, ez errezik, ez zailik. Toponimia 
aldetik, behintzat.

Egin deigun gorutz errekan zihar. Ego errekia Maltzagan hiltzen da, Deba 
ibaixan ittota. Hortik gora, Eibar guztia gurutzatzen dau (herri 
azpittik gehixena), sortaldetik sartaldera, eta Ermuko sarreraraiño 
jarraittu geinke bere jarixua. Horraiño konforme.

Ermuko sarreran, baiña, errekiak beste bi itturri nagusi hartzen dittu.

1) **Ermuko urak**

Batetik, Ermutik datozen urak, gorutz jarraittuta, beste bi adarretan 
banatzen diranak: Areittio ingurutik datorren **Urtia** (Urteaga) 
errekia; eta Goitondotik datorren **Berano erreka**, Oiz eta Urko aldeko 
urak jasotzen dittuana.

2) **Aixola**

Bestetik, Aixola eta Eitzaga aldetik datorren errekia daukagu, 
normalian, **Aixola erreka** izenakin ezagutzen dana (basarri-auzo 
horrek be izen horixe dauka). Bere iturburua Intxortan dago, eta 
Elgetako frontoi azpittik pasauta, Aixolara eta Eitzagara heltzen da.

**Ego** errekia, hortaz, Eibarren bakarrik daukagu. Elgetako, 
Zaldibarko, Ermuko eta Mallabiko urak batzen dittu, baina Eibartik kanpo 
beste izen batzuk daukaz (Ermuko sarreran izan ezik).

Aurreko 4 udaletxietan galdetu neban, eta iñungo mapetan ez da agertzen 
**Ego** izenik. Ejerzituan mapetan bez; XIX. mendeko mapetan bez. 
Elgetako eta Ermuko toponimia historikuetan (Euskaltzaindiak kaleratuta) 
bez.

Zer diño herrixak?

   Eibartarren artian galdetu ezkero, gehixenendako, Oiztik datorren 
adarra izango litzake Ego.

Zer ziñon Juan San Martiñek?

   Egoarbitsa mendixan azpiko errekiak (Aixolak) eukiko zebala jatorriz 
Ego izena.

Zer diñue geografuak?

   Geografuen arabera, afluente luziena (eta jarixo haundixena daukana) 
izango litzake errekian iturburua. Baina gure kasuan, zein? Zer adarrek 
dauka ur eta indar haundixagua? Elgeta-Zaldibartik datorrenak? 
Ermua-Mallabittik datorrenak? Zein dago urriñago? Intxorta edo Oiz?
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to