Iñaki Segurolari behin irakurri nion gogoeta bat: pasatzen den ur multzoari, pasatzen ari den parajearen izena eman ohi zaio. Hori izan dugu berezkoa. Ur isuri horrek, bere ibilbide osoan izen bakarra izatea, gaur guztiz normala eta berezkoa iruditzen zaiguna, geografoen "kapritxoa" eta administrazioaren inposizioa izan ei dira.
Honetaz galdetu nion behin Joxe Azurmendiri, eta azaldu zidan ibaien ibilguari jarraitzea zelten ohitura izan zela. "Deba" ibai izena ere zelta ei da. Baina hemendik pasatu ziren zeltak ez ziren noski erreka koxkor guztietan gora abiatuko. Txikitako oroitzapen bat: gure aitona-amonen baserria Errekarte zen. Alboan bazuen erreka, beharko, eta "erreka" soilik ez zenean, "San Martin erreka" esaten zitzaion, goraxeago San Martin ermita zegoelako. Ur emari hori bera goragotik zetorren ordea; hara ere joaten ginen, osabari belarretan laguntzera, "Maleza" esaten zioten paraje batera. Ur ibiltaria, ordea, "Maleza erreka" deitzen zen han. X. El 24/02/2007, a las 11:24, Asier Sarasua escribió:
> Nik etxian beti entzun izan dot Mallabittik datorrela. Ikastolan aldiz, > Elgeta-Elorrixo ingurutik zetorrela esan zeskuen "hango udaletxietara > deittuta jakin dogu" (sic) esan zeskuen. Elgetako toponimia liburuan, eta udalak berak etaratako toponimia mapan, ez da agertzen Ego errekarik Elgetan (eta Elorrixon). Aixola, Txuloko, Lehenengo... Nik uste dot San Martinen asmakizuna (edo teorixia) dala. Aixola gaiñian dagoz Egoarbitsa eta Egoetxia, eta gaiñera erreka-adar hori (h)egoaldian dago. Aukeran, Bittor Kapanagan teorixia gehixago gustatzen jata: "Deba" errekia zan, jatorriz, "Ego" errekia. Teorixa politta dauka Kapanagak horren inguruan. Inoiz kontau dot hamen, ezta? Asier _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
