Anxo Quintanan (BNG - Galiziako lehendakari ordia) hitzaldixan egon non Bilbon. Kriston tipua dok. Zentzuna jakak gaiñezka. Amaittu ostian alboratu jatak 80 urte inguruko gizona. Eta esan jestak: -- Hi Amatiño haiz eztok? -- Bai... -- Ba ni 1964an Eskoitzako parrakua nitzuan eta hik idatzi hestan karta bat esaten ia zergatik egitten genduan erderaz parrokixan... -- Ba... barkatu nere ausardia... -- Ez, ez, oso ondo hartu najuan. Sasoi haretan hasi giñuan euskeraz be egitten. Kontua dok ni ez naizela gogoratzen eta berari ez jakola sekula ahaztu. Nik ez juat uste sekula Eskoitzako parrokixan egon naizenik be... zer dan gero gaztia izatia... Amatiño
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
