Arrateko Amak abisu bat jaso du. Gara egunkariak euskara hutsezko medio berri 
bat aurkeztu behar du larunbatean, Gaur8 ( www.gaur8.info ), baina aurkezpen 
ofizial hori baino lehenago, blogarientzako aurkezpen bat egingo da, bihar 
asteazkena. Blogarientzako gonbidapen bat da, eta hortaz, Eibar.org-eko 
blogista lagunok, jakinaren gainean zaudete. 

Telefono bat ageri da gonbidapenean, inor animatzen bada aurrez abisatzeko.

Luistxo

---- hotta jasotako testua: 

Tarjetoi digital honen bidez gonbidapena luzatu nahi dizugu gure egoitzara 
etortzeko, datorren asteazkenean, hilak 7, arratsaldeko 19:00tan. Portuetxe 
Kalea 23, 20018 Donostia, +34 943 316 999.

Gure asmoa da GARAren berrikuntzari buruzko azalpen orokor bat ematea, 
kazetaritza ereduan, diseinuan, teknologian, eta batez ere ikuspegian eragiten 
duena. Ikuspegi horren ondorioz hainbat egitasmo dugu esku artean, eta horien 
berri eman nahi dizugu, elkarlana eskatzen dutenez, denon artean joan gaitezen 
bidea egiten.

Horietako egitasmo batek datorren asteburuan ikusiko du argia, eta, hain xuxen, 
egitasmo horren berri zehatza eman nahi dizugu, zuk ere baduzulako zeregina eta 
lekua, nahi izanez gero, ez soilik parte-hartzaile gisa. Egitasmo horren izena 
GAUR 8 -mila leiho zabalik- izango da, eta kazetaritza ereduari astindua 
emateko bokazioa du, paperean nahiz sarean ibiliko baita, ez bata bestearen 
bertsio gisa, baizik eta bizkortzaile gisa. Eztabaidak ireki eta joerak 
aurreikusi, hor kokatu nahi du GAUR 8k, eta hortik egin nahi zaio ekarpena 
euskarari, euskara hutsezko produkzio bilduko baitu bere baitan.

Egitasmoak soluzio teknologiko propioa sortu du, beste esperientzia batzuetan 
oinarritua, eta euskal blogosferatik ere elikatuko da; beste alde batetik, 
bultzatu egingo du unibertsitateko ikasleen grina euskaraz idazteko eta 
publikatzeko.

Gonbidapen hau zu bezalako beste blogari batzuei ere pasa zaie, baina ziurrenik 
baten bat kanpoan geldituko zitzaigun. Horrenbestez, lasai aski bidali 
diezaiokezu gonbidapena nahi duzun blogariri. Hori bai, mesedez, erantzuiguzu 
e-mailez bertaratuko zaren konfirmatzeko.

*wi-fi konxio bat egongo da bertatik blogeatu ahal izateko. 


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to