Norbaitek etortzeko gogoa badauka, merke-merke ipini dogu: duan.

-----
BERTSO SAIOA Arrate Kultur Elkartean

Datorren Martxoak 15, eguena, arratsaldeko 19:30 etan BERTSO
SAIOA izango dugu Arrate Kultur Elkartearen Kultu tabernan
(Zuloagatarren 3) AMAIA AGIRRE eta NAHIKARI GABILONDO
bertsolarien eskutik. Sarrera DOAN izango da.


MARTXO PARTIAN IZATEN DOGU
BERTSO GIROKO ASTIA
EGUEN GABIAN EKITALDI BAT
ZAPATUAN DA BESTIA
HAMABOSTIAN ARRATS ALDERA
ANDRASKO BI IKUSTIA
KULTURALEKO TABERNA BERTAN
EZTA BAKARRIK USTIA
GUSTO BADOZU ETORRI ETA
GOZAU AHAL DOZUN GUZTIA
LARAN LARAN LARAN LARAN
NAGUSI EDO GAZTIA

Amaia Agirre eta Nahikari Gabilondo

AMAIA AGIRRE 1977an jaio zen Tolosaldeko Billabona herrian.
Euskal filologian lizentziatua, etxetik datorkio
hinkuntzarekiko zaletasuna. Etxeko garajetik hain zuzen ere,
bere aitak bertan antolatu baitzuen Billabonako lehen
euskaltegia. Ipurterre xamarra den horietako dugu Amaia;
gazte gaztetatik mila saltsatan aritzen den horietakoa. 18
urterarte futbolean aritu bazen ere bertso giroak harrapatu
zuen eta hortan jarduten du egun ere. "Hitzetik hortzera"
bertsolaritzaren inguruko telebistako saioko erredaktorea
izateaz gain, hainbat herritako bertso eskoletako irakaslea
da, baita sortu berri den Hamaika Bertute taldeko kidea ere.
Bertsogintzan plazaz plaza aritzeaz gain hainbat musika
talderentzat hitzak eginikoa dugu, hala nola, Etxabe anaiak
edo M-N ezten. Txapelketa desberdinetan parte hartu izan du;
 azkenengo gipuzkoako txapelketako finalista izatera iritsiz
eta txapelketa nagusian bigarrenez parte hartuz
finalerdietarako sailakatuz.

NAHIKARI GABILONDO 1976an jaio zen. Zarauztarrak erizaintza
eta antropologia ikasketak burutu ditu. 05ean aurkeztu zen
txapelketa nagusira lehenego aldiz. Bat bateko hainbat sai
irabazitakoa dugu. Lizardi saria, bilintx saria, Aikorpe
saria, Berritxu saia, Erniarraitz saria, Osinalde eta
Xenpelar sariak besteak beste.


BERTSO SAIOA
- Bertsolariak: Amaia Agirre eta Nahikari Gabilondo
- Gai Jartzailea: librean
- Noiz: Martxoak 15 Osteguna
-Ordua: Arratsaldeko 19:30 etan
- Lekua: KULTU TABERNAN. Arrate Kultur Elkartea.
Zuloagatarren 3, Eibar
-Sarrera doan


Arrate Kultur Elkartea
Zuloagatarren 3
20600 EIBAR


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to