Hau ez da hain merkea, baina bazkaltzen ondo ematen dugu. Animatu!

-----
Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso. Bertso bazkaria
martxoaren 17an

Martxoaren 17an, zapatua, eguardiko 14:30etan urteroko
bertso bazkaria izango dugu Arrate Kultur Elkarteak
antolatuta.

Azken urteetan bezala Andoni Egaña eta
Sebastian Lizaso bertsolari handiak izango ditugu baina
aurten eibarren sortu berri den Bertso eskolako kideek
prestatutako gaiei erantzuteko erronkari eutsi beharko
diote.

Bertso bazkaria elkartearen lehen solairuan izango da
(Zuloagatarren 3, EIBAR). Bazkarirako menu berezia eskeiniko
da eta txartelaren prezioa 30 eurokoa izango da bazkide ez
direnentzat eta 27 eurotakoa bazkideentzat. Hauek Kultu
Tabernan aurkitu ditzakegu salgai.

HAMAZAZPIKO JARDUNA
A! ZE AUKERA LAGUNA!
TRIPA EZEZIK BURUA ERE
ASETZEKO EGUNA
BAZKALOSTEAN DUGUNA
BETIKO PARE KUTTUNA
ENTZUTEN JARRI EZETZ IGARRI
ZEIN DEN TXAPELDUNA

Bertso bazkaria:
- Bertsolariak: Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso
- Gai jartzailea: Eibarko bertso eskola
- Noiz: Martxoak 17 zapatua
- Ordua: 14:30etan
-Lekua: Arrate Kultur Elkarteko 1.go solairua, Zuloagatarren
3, EIBAR
- Txartelak: Kultu Tabernan salgai
- Prezioa: 30 euro- 27 euro bazkideek

Arrate Kultur Elkartea
Zuloagatarren 3
20600 EIBAR


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to