"...alderdi guztiek hilabete bi daramatzate zelan edo halan Batasunari
esaten, indarkeriarik gabeko bidera itzuli behar duela"
Batzuek uste dute Batasuna sekula ez dela egon indarkeriarik gabeko
bidean... beste batzuek beti bakea nahi izan duela eta arrazoiren batengatik
erabili duela ETAk indarkeria, eta hortaz Batasunarentzat salagarria dena ez
dela indarkeria hori baizik eta horren sustraia den arrazoia.
Ez naiz (oraingoan) bi posturon arteko balorazioak egiten sartuko, besterik
gabe iruzkin bat:
Orain arte entzun barik nuena zen nonbaitera "itzuli" behar zuenik.
Noski, "itzuli"rekin burura etorri zaidana "atzera eman, berretorri, atzera
etorri" izan da. Gero, hiztegian kontsultatuz, konturatu naiz izan
daitekeela "bihurtu, aldatu", eta orduan uste dut ulertu dudala ez zela
hirugarren bariante bat, planteatu ditudan bietatik lehenengoa baizik. Zuzen
ala oker nabil?
Josu.
El día 6/03/07, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]> escribió:
Iñaki de Juana presoaren Euskadiratzea dela-eta, ez da azken
egunotan
iritzi-miritzi eta esamesik falta izan. Baina aitzakia guztien gainetik
eta
arrazoi guztien azpitik, bada inork ez ikusi egin beharko ez lukeen
jokaldia: Erabaki honekin Espainiako Gobernuak Batasunaren teilatu gainean
jarri du pilota.
Bai. Jokaldi honen ostean, Madrilgo Gobernuak uste du bere aldetik
egin
beharrekoak egin dituela eta Batasunari dagokiola, orain, hurrengo fitxa
mugitzea.
Eta mugitu beharreko fitxa, segurutik, bat besterik ez da: edo
ETAk uzten
ditu behin betiko armak edo Batasunak esaten du ez dagoela ETAren ildotik
jarraitzeko prest. Barajasko atentatuaren ondotik ez du erdipurdiko
suetenik
balio. Zirt edo zart, arre ala ixo.
Partido Popularra edo izan ezik, gainerako alderdi guztiek
hilabete bi
daramatzate zelan edo halan Batasunari esaten, indarkeriarik gabeko bidera
itzuli behar duela, beste ezertan hasi aurretik bakegintzari ekin behar
diola, eta gero... gerokoak. Baina Batasunak kontrakoa egin du, alegia:
bakeak egin beharrean proposamen politikoa egin du, nahiz eta proposamen
politiko hori batere berria ez izan.
Bapo. Aukera bat da. Baina argi gera bedi, inork bere burua
engainatu ez
dezan: Behar bada, Iñaki de Juana ez dago Donostiako hospitalean Batasunak
orain dela 30 urteko estatuturen bat proposatu dezan, ETAk behingoz armak
utzi ditzan baizik.
Amatiño
Goiz kronika
Euskadi Irratia
2007-03-06
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]