Bapo, eskerrik asko.

2007/3/8, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]>:

 ITZULI... Barajasko atentatuaren aurreko egoerara, bake-prozesura,
Anoetako agirira. Ezein negoziazio-politikoren aurretik bakegintzari
lehentasuna ematera.

Alderdiek eskatu diote Batasunari  "bake-prozesuaren aldeko keinuak"
egitea. Baina Batasunak "normalizazio poltikoaren aldeko keinuekin"
erantzun  du. Zergatik? Ez duelako bakegintzaz ezer esaterik? Ez dakielako
zer esan? Ez diotelako uzten? Bere jarraitzaileak suspertu behar dituelako?
Une honetan bakegintzaz isildu eta proposamen politiko zehatzak egitea ez al
da anakroniko samarra?

Inork uste al du PSOE sartu dela PPrekin sartu den auzi-mauzi
latzean Batasunak orain dela 30 urteko egitasmo autonomikoa aurkeztu dezan?

Baina, tira, nere susmoa da, hau bai dela guztiz eztabaidagarria eta
subjektiboa...

Amatiño

 --------------------------------------

"...alderdi guztiek hilabete bi daramatzate zelan edo halan Batasunari
esaten, indarkeriarik gabeko bidera itzuli behar duela"

Batzuek uste dute Batasuna sekula ez dela egon indarkeriarik gabeko
bidean... beste batzuek beti bakea nahi izan duela eta arrazoiren batengatik
erabili duela ETAk indarkeria, eta hortaz Batasunarentzat salagarria dena ez
dela indarkeria hori baizik eta horren sustraia den arrazoia.

Ez naiz (oraingoan) bi posturon arteko balorazioak egiten sartuko,
besterik gabe iruzkin bat:
Orain arte entzun barik nuena zen nonbaitera "itzuli" behar zuenik.

Noski, "itzuli"rekin burura etorri zaidana "atzera eman, berretorri,
atzera etorri" izan da. Gero, hiztegian kontsultatuz, konturatu naiz izan
daitekeela "bihurtu, aldatu", eta orduan uste dut ulertu dudala ez zela
hirugarren bariante bat, planteatu ditudan bietatik lehenengoa baizik. Zuzen
ala oker nabil?

Josu.


El día 6/03/07, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]> escribió:
>
>
>         Iñaki de Juana presoaren Euskadiratzea dela-eta, ez da azken
> egunotan
> iritzi-miritzi eta esamesik falta izan. Baina aitzakia guztien gainetik
> eta
> arrazoi guztien azpitik, bada inork ez ikusi egin beharko ez lukeen
> jokaldia: Erabaki honekin Espainiako Gobernuak Batasunaren teilatu
> gainean
> jarri du pilota.
>
>         Bai. Jokaldi honen ostean, Madrilgo Gobernuak uste du bere
> aldetik egin
> beharrekoak egin dituela eta Batasunari dagokiola, orain, hurrengo fitxa
>
> mugitzea.
>
>         Eta mugitu beharreko fitxa, segurutik, bat besterik ez da: edo
> ETAk uzten
> ditu behin betiko armak edo Batasunak esaten du ez dagoela ETAren
> ildotik
> jarraitzeko prest. Barajasko atentatuaren ondotik ez du erdipurdiko
> suetenik
> balio. Zirt edo zart, arre ala ixo.
>
>         Partido Popularra edo izan ezik, gainerako alderdi guztiek
> hilabete bi
> daramatzate zelan edo halan Batasunari esaten, indarkeriarik gabeko
> bidera
> itzuli behar duela, beste ezertan hasi aurretik bakegintzari ekin behar
> diola, eta gero... gerokoak. Baina Batasunak kontrakoa egin du, alegia:
> bakeak egin beharrean proposamen politikoa egin du, nahiz eta proposamen
> politiko hori batere berria ez izan.
>
>         Bapo. Aukera bat da. Baina argi gera bedi, inork bere burua
> engainatu ez
> dezan: Behar bada, Iñaki de Juana ez dago Donostiako hospitalean
> Batasunak
> orain dela 30 urteko estatuturen bat proposatu dezan, ETAk behingoz
> armak
> utzi ditzan baizik.
>
>         Amatiño
>         Goiz kronika
>         Euskadi Irratia
>         2007-03-06
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to