Enekok:

Bai, bai. Mezu katean Josuk idatzi zuen: "Halanda be, entzunda
dakadanez, horren inguruan nahiko txantxa egin ziran. ..."
Hemen duzu:
http://www.mail-archive.com/[email protected]/msg09120.html



Bai, baña horren aurretik esan nuen "Oker ez banabil uste dut aitak esan
zidala proiektu serioa bazegoela atzetik eta ez zela txantxa." Badirudi ni
naizela txantxetan ari dena, baina ez!!

Horregatik esan dut nik "Txantxetan ari zarete Arrateko Funikularra
dela eta..". Nahiz eta ezer ez egin - nik dakidala behintzat -,
dokumentu ofizial samarrean agertu zela azpimarratu nahi nuen, aipatu
dudan Plan Estrategikoan alegia.


Total, dokumentuei nahi dutenean egiten diete kasu...


Ez dut uste orain egiten ari diren lanak Plan harekin zerikusia dutenik.


Egiten ari direna oker ez banabil eliza-aurrea peatonala egitea da. Horrez
gain ideia-lehiaketa (?) jarri omen dute abian ideiak lortzeko... eta
bigarren hau Plan hori berregitea modukoa dela susmatzen dut. Ez dakit, e!

Periodikuan irakurri daitekenez (http://tinyurl.com/yrahxy ), orain
egingo dena: oinezkoentzat espaloia, asfalto gehiago (autoak eliza
atzetik bidaliko dituzte),  eta ume jokoak berriztuko dira: . Nik uste
hauek laister bukatuko dituztela, udaberrirako edo ;-)


Bai, bueno. Arratera igo barik ere, lora pilo bat ere jarriko dituzte
aurtengo udaberrian Eibarko berdeguneetan (berdeguneak ditugula konturatzeko
ote?). Badakizue, asko gustatzen zaie maiatzean larrosak banatzea.
josu
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to