Eibar aldizkarian azaldu zen horren inguruko zerbait duela zenbait urte.
Castor Garateren artikulua oker ez baldin banabil. Artikuluarekin batera
ondo neurtutako rekorridoa, mapan. Horregaitik gogoratu nuen proposamena,
Mapetan gure rekorridoak jarri ditzakegula entzutean. Oker ez banabil uste
dut aitak esan zidala proiektu serioa bazegoela atzetik eta ez zela txantxa.
Baina aspaldi izan zen hori eta ez dut ondo gogoratzen zer kontatu zidan.

Halanda be, entzunda dakadanez, horren inguruan nahiko txantxa egin ziran.
Juan Mari Lejardi "Pastor" publikoki agertu ei zan Amatiñoren alde
hauteskunde-garaian edo, eta txisteak edo dana-dalakuak egin zittuzten:
Amatiñok Pastor jarriko zebala pika-pika funikularran, etb. Hori da kaletik
heldu jatana.

Serio nahiz txantxetan, DBHn (13 urte inguru), hitzaldiak egiten genituen
Euskara irakasgaian. Hiruhileko baten ideia berritzaile bat aurkeztea
tokatzen zitzaigun eta ikaskide batek funikularra proposatu zuen, Aladinoren
jarroitik ataratako imposiblea bailitzan. Esan nionean proposamena
lehenagotik egina zegoela izugarrizko desilusioa hartu zeban. Ez zeban
ulertzen proposamen hori egin eta aurrera eraman ez izana.

Josu.



2007/2/5, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]>:

Bai. Nik proposatu najuan Azitaiñetik Arratera bittarteko funikularra. Eta
ez zuan bat-bateko puzkarra izan. Jose Antonio Maturana (PSE) Garraio eta
Herri Lanen sailburuaz (oin Nuria dana) berba egin najuan eta ez jakuan
tontakerixia eritxi. Egitasmua aztertzeko eta aurrekontuetan sartzeko
gertu
jeguan. Ez ei zuan "garestixa" izango.

Arrate, autoz zortzi kilometrora daguan arren, Azitaiñetik bat eta piku
baiño ei daok, begi bistan. Beheko geltokixa Azitaiñgo Industri
Poligonotik
izango zuan (asteburuetan aparkalekuak libre) eta goikua elixaurreko
eskolan
atzekaldian edo.

Trafiko asko ebitauko lajeukek, umeterixia eta umeen-kotxiak bertaratzeko
aukera eskiñi eta turismua eragin.

Kontrako errezoiak be egongo dittuk, jakiña

Amatiño



-----Mensaje original-----
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Gari Araolaza
Enviado el: lunes, 05 de febrero de 2007 12:01
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: [eibar] Funikularra Arratera?

Mendicutek afarian izan zuen ateraldi batetik sortu da eztabaida, ea
Amatiñok alkatetzarako hautagai aurkeztu zenean egindako proposamen
guztien
artean Arraterako funikularra proposatu zuen ala elezahar urbano bat
besterik ez den.

Erantzun zuzena izateko onena zuzenean galdetzea izaten dela eta:

Amatiño: funikularra edo antzerakorik proposatu zenuen Arratera igotzeko?

Gari
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]




--
[EMAIL PROTECTED]
http://www.blogak.com/josu
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to