Konforme. Orduan aintxiñako erara egingo dogu erromerixia. Neregaittik 
primeran, e! Beti pentsau izan dot gustora biziko neukiala lehenagoko moduko 
Arrate egun bat han eta hemen kuadrillatxuak oiñez juanda euren bazkari eta 
trikitilari partikularrekin. Hori bai, Mikel edo Asier, zuek boluntarixo 
Eibartik 7 kiloko soiñua igotzeko, ezta?

Aintzane

Mikel Larreategi <[EMAIL PROTECTED]> escribió: Aintzane Agirrebeña(e)k dio:
> Oin dala gitxi egon naiz Arraten eta ideia brillantia euki dabela 
> batenbatek pentsau neban. Ixixa hankaz gora jausi nitzan! Eliza ondoko 
> aparkaleku guztiak kendu???!!!

Ba idea ona da. Arraten Olaben zelaixan parian itxi bihar leukie 
sarreria eta hortik aurrera dana peatonala. Ez gara ba Arratera arnasa 
garbixa hartzera juaten?


> 
> Ni askotan juan izan naiz oiñez Arratera eta oso ondo, baiña Arrate 
> egunian panderua jotera be askotan juan izan naiz eta orduan kotxez juan 
> bihar izaten naiz, eta demaseko jaleua egoten da. Horretaz aparte, 
> Arrate egunian (edo repetizoñkuan, ez nago seguru) eta San Isidro 
> egunian Eibarko basarrittar nagusixenak bazkarixa eukitzen dabe. Zelan 
> igoko dira aittitta-amamak, oiñez harek be? Eta autobusak nun hartuko 
> dau/dabe bueltia?  Eta ezkontzak darenian be jentia oiñez igoko da? Ala 
> Iturburun aparkau biharko dabe?


Arrate eguneko pasien jaleua. Betikua. Azkenian mundu guztia kotxian 
elixa atairaiño....

Goixan diñoten moduan bidia itxiko balebe be, beti pasauko litzake 
bateronbat. "Kantabrianera frutia eruan bihar dot", "Abadian ardaua", 
"Arrate Irratikua naiz", "Panderua jotera noia Arrate egunian", ...

Mundu guztiak daka beti arrazoiren bat kotxian igo eta elixa onduan 
aparkatzeko lekua berandako eukitzeko ;)



Mikel


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


                
---------------------------------

LLama Gratis a cualquier PC del Mundo.
Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto.
http://es.voice.yahoo.com
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to