Diputazioaren konpetentzia denez, Udalarekin no hay tu tía. Coliseoa
Ministerioak %70ean ordaintzeko ez dago problemarik. Ahaleginak egin
zituzten barianteko paseoa Diputazioak pagatzeko. Komertziorako Eusko
Jaurlaritzaren dirua... baina gero, Udalak zeozer aportatzeko orduan,
negoziaketatik urrun, EZ borobila.

Hori da dakadan sentsaziñoa, oso eztabaidagarria izan leikena, eta agian
zerrendakideren batek datuz ezeztatu dezakeena. Kanpotik ematen duen
inpresioa hori dela iruditzen zait. Hain zuzen ere Eibarri interesatu
beharko litzaioke garraio-zerbitzu hobea, jendea Eibarrera etortzeko.
Baina...

Josu.

2007/3/13, Eneko Astigarraga <[EMAIL PROTECTED]>:

"Eibar contra todos" izenburua duen albistea ikusi dut gaur DVn eta
deigarria iruditu zait: http://tinyurl.com/3bx5od

Antza denez eskualdeko herriek Eibar eta herriak lotzen duen
eskualdeko garraio publikoa indartzeko prest daude, aurrekontuetatik
dirua ipiniz: Elgoibar, Deba, Mutriku, Soraluze, Mendaro eta  Ondarroa
prest omen daude.

Baina, garraio sare hori indartzeak teoriaz Eibarren beti entzun dudan
eskualdeko zentroa izateko estrategiaren alde badoa ere, Eibarko udala
ez omen dago prest finantziatzeko.

badaki inork zergaitik? gure udalaren burugogorkeria da? eskualdeko
herriak oker dabiltza? badauka zentzurik?

Eneko
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to