"Eibar contra todos" izenburua duen albistea ikusi dut gaur DVn eta deigarria iruditu zait: http://tinyurl.com/3bx5od
Antza denez eskualdeko herriek Eibar eta herriak lotzen duen eskualdeko garraio publikoa indartzeko prest daude, aurrekontuetatik dirua ipiniz: Elgoibar, Deba, Mutriku, Soraluze, Mendaro eta Ondarroa prest omen daude. Baina, garraio sare hori indartzeak teoriaz Eibarren beti entzun dudan eskualdeko zentroa izateko estrategiaren alde badoa ere, Eibarko udala ez omen dago prest finantziatzeko. badaki inork zergaitik? gure udalaren burugogorkeria da? eskualdeko herriak oker dabiltza? badauka zentzurik? Eneko _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
