Aupa, Gari.
Eskerrik asko azalpenengatik eta hain azkar erantzuteagatik.
Proposamen bi daude:
1/ "Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio ahalbidetu dezala
WiFi sarearen bitartez Internetera doankonektatzeko aukera instituzioen
eraikin nagusien inguruan–hiru foru lurraldeetako Jaurlaritzaren
egoitzetan–, bai eta Eta Eusko Legebiltzarrean ere".

2/   "Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio erraztasunak
eman ditzala Internet haririk gabeko teknologien bidez baliatzeko,
ahalbidetuz doan konektatzeko aukera Eusko Jaurlaritzak hiru foru
lurraldeetan dituen eraikin instituzional nagusietako eremu publikoetan".
Oso antzekoak dira, baina lehengoak doakotasuna aurrikusten du eta
bigarrenak, berriz, aukera aurreikusten du. Aukera egin behar bien artean.
Marijo

Message: 6
Date: Wed, 14 Mar 2007 12:12:34 +0100
From: "Gari Araolaza" <[EMAIL PROTECTED]>
Subject: Re: [eibar] wifiari buruzko duda bat

Gaia legalki horrela dela uste dut, abokaturen batek konfirmatu behar.
Ezin da Wifi doan eman, gutxiago administrazioak, beste batzuk hori
saltzen ari direnean.
Arazo berdina da liburutegietako bideoekin adibidez. Legez ezin da
bideo prestamorik egin, bideoklub lizentzia ez baduzu behintzat.
Baina tranpa bat badago. "Wifi librearen aldeko lagunen elkartea" edo
"Wifiaren euskal fundazioa" sortu daiteke, eta noski, elkarte batek
bere bazkideei edozein zerbitzu eman diezaieke, doan, kuota txiki
batez edo doan, liburutegietan gertatzen den moduan.
Azken finean, KZGuneak ez dira ba, Internet konexioa doan ematen ari?
Horren aurka zergatik ez du ezer egiten Telekomunikazioaren
Merkatuaren Komisioak? Ba horrexegatik, bazkide eta marko baten
barruan ematen delako.

Mesedez, wifi-aren alde botoa egin!


On 3/14/07, marijo deogracias <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
Lan kontuengatik Wifi sareei buruzko lege kontu bat argitu beharra daukat,
eta galdera hona botatzea pentsau dot. Kontua da Bartzelonanko udalari
wifi
sarea kendu arazi ziotela Telekomunikazioaren Merkatuaren iritziz,
operadore
pribatuen kontra zihoalako.
Legebiltzarrean ere PPk egin du eskari bat erakunde publiko guztietan wifi
sarea jar dezan Eusko Jaurlaritzak. Baina, legezkoa ez bada hori, nola
bideratu horrelako eskari bat?


--
Marijo
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]



--
Marijo
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to