Nik uste dut kontua ez dagoela doakotasunean, baizik eta ingurune edo
pertsona talde baten inguruan aplikatzean.

Liburutegiak doan dira, baina liburu, diska eta bideo mailegurako
txartela atera behar da. Orduan, liburutegiak (diru publikoz
babestutako ekimenak) bere erabiltzaileei zerbitzu hori eta beste
gehigarri batzuk eskaintzen dizkie: Internet erabilera,
fotokopiagailuak, inprimagailuak eta abar.

Berdin gertatzen da KZGuneekin. Ez wifi kontutan, baizik eta
Interneterako sarrera eskainiz. Ordaindu/ez ordaindu ez da giltza,
baizik eta bazkide izatea.

Orduan, agian Jaurlaritzak eman lezake wifi zerbitzu hori, adibidez
KZGuneko txartelarekin (edo asmatzen den beste batekin) ematen den
pasahitz batekin erabiltzeko. Zerbait sinbolikoa ere kobratu nahi
badute gaia pixka bat kontrolatzeko, berdin.

Gari



On 3/14/07, marijo deogracias <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
> Aupa, Gari.
> Eskerrik asko azalpenengatik eta hain azkar erantzuteagatik.
> Proposamen bi daude:
> 1/ "Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio ahalbidetu dezala
> WiFi sarearen bitartez Internetera doankonektatzeko aukera instituzioen
> eraikin nagusien inguruan–hiru foru lurraldeetako Jaurlaritzaren
> egoitzetan–, bai eta Eta Eusko Legebiltzarrean ere".
>
>  2/   "Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio erraztasunak
> eman ditzala Internet haririk gabeko teknologien bidez baliatzeko,
> ahalbidetuz doan konektatzeko aukera Eusko Jaurlaritzak hiru foru
> lurraldeetan dituen eraikin instituzional nagusietako eremu publikoetan".
> Oso antzekoak dira, baina lehengoak doakotasuna aurrikusten du eta
> bigarrenak, berriz, aukera aurreikusten du. Aukera egin behar bien artean.
> Marijo
>
> Message: 6
> Date: Wed, 14 Mar 2007 12:12:34 +0100
> From: "Gari Araolaza" < [EMAIL PROTECTED]>
> Subject: Re: [eibar] wifiari buruzko duda bat
>
> > Gaia legalki horrela dela uste dut, abokaturen batek konfirmatu behar.
> > Ezin da Wifi doan eman, gutxiago administrazioak, beste batzuk hori
> > saltzen ari direnean.
> > Arazo berdina da liburutegietako bideoekin adibidez. Legez ezin da
> bideo prestamorik egin, bideoklub lizentzia ez baduzu behintzat.
> > Baina tranpa bat badago. "Wifi librearen aldeko lagunen elkartea" edo
> > "Wifiaren euskal fundazioa" sortu daiteke, eta noski, elkarte batek
> > bere bazkideei edozein zerbitzu eman diezaieke, doan, kuota txiki
> > batez edo doan, liburutegietan gertatzen den moduan.
> > Azken finean, KZGuneak ez dira ba, Internet konexioa doan ematen ari?
> > Horren aurka zergatik ez du ezer egiten Telekomunikazioaren
> > Merkatuaren Komisioak? Ba horrexegatik, bazkide eta marko baten
> > barruan ematen delako.
>
> > Mesedez, wifi-aren alde botoa egin!
>
>
> On 3/14/07, marijo deogracias <[EMAIL PROTECTED] > wrote:
> > Lan kontuengatik Wifi sareei buruzko lege kontu bat argitu beharra daukat,
> > eta galdera hona botatzea pentsau dot. Kontua da Bartzelonanko udalari
> wifi
> > sarea kendu arazi ziotela Telekomunikazioaren Merkatuaren iritziz,
> operadore
> > pribatuen kontra zihoalako.
> > Legebiltzarrean ere PPk egin du eskari bat erakunde publiko guztietan wifi
> > sarea jar dezan Eusko Jaurlaritzak. Baina, legezkoa ez bada hori, nola
> > bideratu horrelako eskari bat?
> >
> >
> > --
> > Marijo
> > ______________________________
> _________________
> > Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
> >
> > http://www.eibar.org/zerrenda
> >
> > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
> >
>
> --
> Marijo
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to