Teknologixa barrixak militarrenak dira-ta. Ikerkuntza aurreratuenak be 
militarki kontrolatuta dagoz. Heurak nahi izan dabenian, multinazional 
ezberdinekin tratuak eginda, gizarteratu dittue. Kontrol erabilpen 
argixa be badake.

Asier Arregi

mitxel(e)k dio:

> Eta gaurko Berrian irakurri dut atzo 18/98ko auzipetuei babesa ematera 
> Madrilera autobusez joandakoak kontrol batean geldiarazi eta beste 
> gauzen artean bideoz grabatu zituztela, banan bana, Gasteiztik Bilbora 
> joandakoak bezala (http://www.pat-eh.org/articulo.php?p=5604&more=1&c=1).
> Teknologia berritzen ari dira, edonon kamaren bidez aurpegi horiek 
> ezagutzeko (DNIren argazkiak baino zehaztasun handiagoarekin). Gai 
> horien inguruko aditu batek esaten zuen militarrak  teknologia 
> berrietan 10 urte aurretik doazela ezagutzen dugun baliabide 
> komertzialen aldean... /Deja vu/ pelikulan bezala-edo, baina oraindik 
> iraganera itzultzeko ahalmenik gabe, zientzilari batzuek hori ere 
> fisikoki egin daitekeela esaten omen duten arren.
>
> Mitxel
>
>
>------------------------------------------------------------------------
>
>_______________________________________________
>Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
>http://www.eibar.org/zerrenda
>
>harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to