Aupa, Mitxel
Gu ez ginduezen grabau, baiña seguru datu-base baten sartu zittuela gure
karnetak. Nik diñodana, manifestaziñua legala bada, legala da holakorrik
egittia? mobitzeko askatasuna ei dakagu, manifestaziñuak egitteko be bai.
Orduan, zer egitten zeben danon diruakin, eta holako despliegiakin?
Gauza txikixa da, huskerixia nahi bada. Baiña batzuetan gauza txikixak
adierazten deskue zelan dabillen gizartia, eta txikixak diranez iñork ez
dittu salatzen.
Nik amorrua botatzia nahi neban, eta horregaittik idatzixa
leire


> Eta gaurko Berrian irakurri dut atzo 18/98ko auzipetuei babesa ematera
> Madrilera autobusez joandakoak kontrol batean geldiarazi eta beste
> gauzen artean bideoz grabatu zituztela, banan bana, Gasteiztik Bilbora
> joandakoak bezala (http://www.pat-eh.org/articulo.php?p=5604&more=1&c=1).
> Teknologia berritzen ari dira, edonon kamaren bidez aurpegi horiek
> ezagutzeko (DNIren argazkiak baino zehaztasun handiagoarekin). Gai
> horien inguruko aditu batek esaten zuen militarrak  teknologia berrietan
> 10 urte aurretik doazela ezagutzen dugun baliabide komertzialen
> aldean... /Deja vu/ pelikulan bezala-edo, baina oraindik iraganera
> itzultzeko ahalmenik gabe, zientzilari batzuek hori ere fisikoki egin
> daitekeela esaten omen duten arren.
>
> Mitxel
>
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to