Aupa Gari: Uste dot kontudenteegi jarri dozula EZ hori. Izan leike-ta zu kargatuta ez egotia (edo hobeto esanda, karga neutrua eukitzia), zapata isolatuz egotia, eta neri eskua emotian, kalanbria zuk hartzia (horretarako nik negatiboki kargatuta egon biharko neuke), berdin leihua edo makiniakin. Eta izan leike, zu positiboki kargatuta egotia, lanetik urten berri zagozelako, erropa sintetikoz inguraturik eta abar...orduan, kalanbre haundixagua hartuko zenduke. Elektroi deskargia haundixagua litzake, bixen arteko potentzial diferentzia haundixagua izatian.
Faktore klabia, oinetakuak dira. Eremu elektroatmosferikuaren edo giruaren presentzian, gorputza zirkuito elektriko bezala portatzen da. Ortosik eta tente, lurzoru eroalearen gainian (tierra egitten), burutik oinetara 150-200 Voltio izan ditzakegu karga atmosferiko normal bati erantzunez. Asfalto gainian edo azpi isolatudun zapatekin tentsio hau 20-30.000 V tara heldu leike. Izan be, ortosik 15-20 kiloohmetako erresistentzia egingo detsagu korrontiari eta zapata zola isolatzaile eta lehorrarekin 100 kiloohmetatik pasatuko dau erresistentzia honek. Erresistentzia haundi horregaittik karga elektrostatikua metatzen dogunian, deskargatzeko be, oinetatik errezago deskargatuko dittugu azalian pilatutako karga positibuak (eskuak txorrotan azpixan jarritta be, baiña denbora gehixagotan). Ortosik jarri. Txanponarena ez dot probatu, baiña funtzionatzen badau, aurrera be. Badagoz zola eroaledun oinetakuak, edo ohiko goma eta plastikuak baino eroaleaguak diranak. Zapatak kendu barik be, txispa elektrostatikuek sutiak eragiteko arriskua dagon tokixetarako, badagoz soluziñuak: http://tinyurl.com/3ybllv Karga estatiko deskargatzaile eta detektatzailiak be badagoz: http://tinyurl.com/ynpsml Hauxe ez dakat, baina Bartzelonako denda horretako bezero onak gara eta hurrengo erosketaren baten hauxe llaberotxua be eskatuko dot. Probatzen dotenian kontauko detsuet. Ondo izan, Asier Arregi Gari Araolaza(e)k dio: >Ez. > >Kargatuta zaudena zu zara, ez aulkixa, makinia edo fotokopiadora. > >Orduero eskuak bustitziakin ez dozu ezer egingo, eta uste dot >errazagua dala txanpona eskuan edo sortija haundi batekin ibiltzia eta >ezer ikutu aurretik harekin deskarga egitia, baina en fin... Bixar >kontauko dotzut hobeto > >Gari > > _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
