Laburbilduz Leire:
Enfinkerixa eta finkerixak bukaera ona izaten ez diranez, aholkutxo
garbi eta zentzuzko batzurekin bukatzia nahi neuke, zuk premiña be argi
azaldu dozu ta. (ez klasia eskua txorrotan azpixan eukitta emoten edo
lurran kobrezko kablia sudurretik sartuta, jua, jua, txoratu barik
kalanbretxuen kontuarekin).
Giro kargatuetan asko bazabiz jarraittu leikezen estrategiak:
- Kargatzen diran elementu metalikuei lurra eman ahal dan kasu
danetan. Leihuak be kargatu leikez (eraikinera lotura hori sarrittan,
zoritxarrez ixa beti, debekatuta egon biharko litzaken poliuretanoz
egitten da, eroalea?). Eremu elektrikua neurtu izan dot, leiho, ohe,
sukalde, frigorifiko, makina, altzari metaliko, ordenagailu pantaila eta
abarretan, baitta lurrera konektatuta egon biharko litzaken eraikinaren
egituran be. LURRA, LURRA, LURRA!!!! Istalakuntza elektrikuak lurrik ez
badaka edo honek txarto funtzionatzen badau (bi urtian behin errebisatu
biharko litzake eta ixa iñork ez dau egitten), eremu elektriko
aldakorrak nunahi dagoz, gero hauek zenbait objektu estatikoki be
kargatuta lagaz.
- Erropa ez sintetikuak erabili.
- Toki horretan egon eta gero, ortosik deskargatu, belar gañian
adibidez. Edo dutxatu (edo esku, beso eta arpegixa urez errefreskatu...)
- Zola eroaledun oinetakuak erabili. Zorua be erualia izan bihar,
izan be, lur sintetiko isolatuetan karga estatiko ugari pilatzen da,
egoera txarragotuz.
- Gela horretako girua ahal dan neurrixan hobetu: aireztaketa ona,
landarak.... Kasu grabietan aire filtro eta ionizatzaile egokixak jarri
biharko dira (anunziatzen dittuen asko kaka dira, onak diranak, garestixak).
- Llaberotxua eta abar...
Karga elektrostatiko hauek sarrittan, ekaitzen aurretik bezela, buruko
miñak, nekiak, astun sentitziak eta holakuak eragitten deskuez. Eta
momentu puntualetan, kalanbriak. Ondo neutralizatzian, freskotasun goxo
bat sentitzen dogu. Neutralizaziño onena seguruenik, itsasuan bañua
hartzia izango da.
Ondo izan, freskotasunez, je, je :-)
Oinguan, erroriak onartuz, fin eta enfin barik, gero arte baiño ez.
Asier Arregi
PD: halako gaixak, beste askoren artian, nere etorkizuneko blogan azaldu
nahi nittukez, baiña ondiok ez dakat internetik etxian (ez orain
probisionalki bizi garan koiñatuan pisuan eta basarrixan be ez).
Maiatzerako baserrixan sarera konexiñua jarritta eukitzia espero dot.
Eta oin obra bat bisitatzera noia...astelenera arte beraz, KORRIKA
Eibarren ointxe egin ahal dozuenak giro onian korrika egin!!! asteburu
ona pasatu, eta ZORIONAK kaskajo egun honetan!!!!!
Gari Araolaza(e)k dio:
>Asier,
>
>Edonola ere kargatuta dagoena personia da, eta ez aulki edo leihoa.
>
>Leiho bat inoiz ez da kargatuko, eraikinera (eta beraz lurrera) ondo
>lotuta dagoelako, eta kargatzen bada ere munduko denbora guztia
>dakalako deskargatzen joateko, nahiz eta lurrarekiko resistentzia
>altua izan. Berdin aulki edo armairu bat.
>
>Eta zuk zer esaten dozu, Leirek klasea eman bihar dabela eskua
>txorrotan sartuta daukala?
>
>En fin...
>
>Gari
>
>
>
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]