Espainiako argazki historikoen bilduma egiten ari da norbait flickr-en. Photospain du izena tokiak eta benetan argazki kuriosoak aurki daitezke bertan. Ez argazkiak bakarrik. Argazkien azpian informazio dezente pilatzen ari da photospain hori. Argazkiak ez dakit nondik ateratzen dituen (handik eta hemendik harrapatzen ibiliko ote da?) baina denetarik du.
Berdin zaio Irakeko inbaditzaileen azoreseko argazkia http://www.flickr.com/photos/etecemedios/422881428/ Edo Gerra Zibilean donostia nacionalen esku erori ondokoa (?) http://www.flickr.com/photos/etecemedios/422881428/ Aurreko batean hemen aipatutako Eibarko 1933ko emakume hautesleena ere bertan dago http://www.flickr.com/photos/etecemedios/421907640/ Nola ez, dantza argazki sorta batek ekarri nau bertara ni, eta bandera kontutan ezjakin hutsa denez ea inork laguntzen didan honako bandera hau nongoa den: http://www.flickr.com/photos/etecemedios/422112366/ Photospain's photos http://www.flickr.com/photos/etecemedios/ oier.
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
