Nik ez detsat zilegitasunik emon informazioa izkutatzeari, baina komunikazioaren teorietan argi eta garbi azaltzen da interesatzen ez zaigunari garrantzia kentzeko joera dugula. Hori nahi gabeko joera bat izan daiteke, guztiz zintzoa, edo maltzurkeriaz egindakoa. Maltzurkeria kutsua ematen badiozu, ba bai, oso toki txarrean jartzen nauzu batere konplikatu barik.
Zuk ez badozu hori onartzen benetan uste dozu Eusko Jaurlaritzaren jarrera guztiz zintzoa dela, baina okerreko bidetik dabilela. Benetan poztuko naiz hori uste badozu, baina oker ez banabil noizbait Amatiñori salatu izan diozu bere zintzotasun-eza gai honen inguruan. Ala beste zerrendakide bat izan zan? Informazioa ordenatu egiten da, eta ordenatzerakoan informazio batzuk gailendu eta beste batzuk galdu egiten dira. Hori, egin badaiteke ere, ez da zertan zintzotazun-ezetik egin behar. Hori zen esan nahi nuena, eta ez iñorren maltzurkeria salatu. josu 2007/3/16, oier <[EMAIL PROTECTED]>:
Josu, bildurra emoten destak hau diñuanian: Aber Leire. Ebidentea da gobernu batek ez duela emango interesatzen ez zaion informaziorik. Informazioa boterea da, interesatzen ez zaiguna gorde egiten dugu. Oierrek: Hauteskundietara aurkezten bahaiz ez deuat sekulan botorik emongo, mutilla. Gobernu baten zintzotasun faltia natural-natural onartzia be, zillegi balitza lez! O. _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
