Kuriosidade bat dakat, eta ia bateronbat argitzen destan.

Ba ei da musika pieza bat, "Himno a Eibar", 1914 inguruan 
konposatutakua. Antza danez, gaur egun Bandiak ez dauka errepertorixuan, 
eta gainera berau inkluitzeko proposamenak atzera bota izan dira 
sistematikoki, "obsoleto" dagoan atxekixakin. Hona arte datu objektibuak.

Hortik aurrera, zurrumurrua: PNVko jentia dala hor trabak ipintzen 
dabillena; erderazko letria izatian, ez dala politikoki zuzena himnuori 
errekuperatzia...

Orduan, ba dira gauza batzuk ez dittudazenak aitzen:

- Erderazko letradun kantu gehixago dagoz Eibarren, ez gitxi gaiñera. 
Zergaittik honen "debekua"?
- Obsoleto... ¿kantuan hitzak? (¿balixo historikorik behintzat ez daka?) 
¿musikia? (XX mendeko banda pieza asko standard puruak dira).

Ganorazko argumentaziño bat entzun nahiko neuke, "Himno a Eibar" honen 
kontra. Ez naiz ni bape himnozalia (kontrakua gehixago), baiña juan dan 
urtietan hainbestetan aittatu izan dan gai honetan (Eta Kitton, eta) ez 
dot iñor ikusi zentzunezko arrazoirik emoten. Gehixago emoten dau 
eskakeo edo alpergura asuntua, eta benetan penagarrixa izango litzake, 
atzera be, arrazoi honengaittik ondare kulturalan beste ale bat galtzia.

O.

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to